Egun eta bihar | 2024ko Urtarrilaren 11a
Eskualde gehienetan, eurite handia ukan dute, bereziki Frantzia iparraldean eta bereziki Pas-de-Calais delakoan. Alimaleko uharrak eta luzaz berdin! Jendea lotsatzeraino hor gaindi, zernahi eremu urek itsuski estaliak! Gertakari gogoetagarriak zinez!
Egun eta bihar | 2024ko Urtarrilaren 11a
Aste huntan, hotza jin zauku, leku frangotan izotzarekin. Arrangura pisuak eta halako beldur bat
bezala, kalteak izaiten ahal alabainan oraino urek hartu eskualdetan. Agian hotzaldi horrek ez du beraz sobera iraunen!
Egun eta bihar | 2024ko Urtarrilaren 11a
Konduak berriz ere atera dituzte: gaurko egunean, gure familietan bada aise eta aise xakur baino gatu gehiago, etxetako arrain gorri delakoak deneri nagusi haatik, anitz ez horri hainbat oharturik ere!
Egun eta bihar | 2024ko Urtarrilaren 04a
Eta bai, denbora badoa bere bide, urte berri bat hasi zauku, bisurte dena, otsailak 29 egun, 28ren partez. Urte berria ona izan dadiela denentzat, hasteko osagarriaren aldetik hura baitugu denen buru beharrena, betiko erranari fidatu behar-eta. Aurten ere izanen da segur mugimendu hor gaindi, besteak beste Parisen beharrak diren Olinpi edo Olinpiar joko famatuak. Agian denak untsa joanen dira, halako beldur bat bezala badelarik hor nunbait, ez ote diren ba maltzurkeria zerbait gogoan dabiltza...
Egun eta bihar | 2024ko Urtarrilaren 04a
Emmanuel Macron lehendakaria mintzatu da Urtats bezperan, aspaldiko usaia berme, deneri urte on eta urte on, hats berri bat nahi diola eman Frantziari, baduela naski holako zerbaiten beharra. Gogoan besteak beste aurten hauteskundeak izanen direla, Europa mailakoak hain xuxen, ez direnak hain arrakastatsuak bainan munta handikoak halere. Hitzaldi laburra bainan kartsua, espantua merke, azpimarratuz kasik zazpi urte badela lan eta lan ari dela Frantzia gero eta azkarrago izan ...
Egun eta bihar | 2024ko Urtarrilaren 04a
Aurtengo ospakizun aipagarrienetan, heldu den ekainean Normandian eginen direnak, 80 urte xuxen amerikano, ingeles eta beste, frantses andana bat heiekin, itsasoz etorri zirela alemanak haizatzeko xedetan. Munta handiko urteburua segur.
Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016