Euskal diaspora | 2023ko Abenduaren 14a

Aste huntan Gaztemundu, heldu denean Diasporaren Munduko Biltzarra

Argazki-oina:

EUSKAL HERRIA EZAGUTZEN. Munduko 15 euskal etxetarik joan den igandean Euskal Herrira heldu 15 gazteak heien lehenengo egunean, Gasteizko karriketan. Heietarik gehien-gehientsienak argentinarrak dira eta horrendako bandera argentinarra.


GAZTEMUNDU. Urte guziz, munduko euskal etxeetako gazteak Euskal Herrira ekartzen dituen Eusko Jaurlaritzaren programa da Gaztemundu. Aurtengoa joan den astelehenean hasia...

Euskal diaspora | 2023ko Abenduaren 07a

Omenaldia 1945ean Okinawan BMGn hil ziren euskal jatorriko soldadueri

Argazki-oina:

Asteartean Okinawako ekitaldian present egon diren bannerrak, Euskal Herriaren eta Okinawaren berri ematen (Sancho de Beurko Fundazioa)

--------------------

ITOMAN HIRIA, OKINAWA. Ekitaldi berezi eta hunkigarria egin dute asteartean Japoniako Okinawa uharteko Itoman Hirian Bigarren Mundu Gerlan (BMG) Pazifikoan erori ziren euskal jatorriko soldaduen À¢'€'"22 identifikatu dituzte orain arteanÀ¢'€'" izen eta biografiak...

Euskal diaspora | 2023ko Azaroaren 30a

Buenos Airesko Iparraldeko EEa, Paranako irratia eta beste hainbat hitzordu

Argazki-oina:

DIASPORAKO KANTALDIA Donapaleun. Euskal Argentina elkarteak eta Donapaleuko Bideak-ek antolatu Euskal Emigrazio eta Diasporari buruzko jardunaldiak joan den igandean bururatu ziren hainbat kantarik egin zuten kantaldi ederrarekin, Bideak-en aretoa jendez egiazki mukurru. Kantari arizan ziren Pantxix, Marie eta Pagoa Bidart, Berzaitz anaiak, Anuxka Etchetto, Frantxoa Caset eta Léa Escondeur, eta gutun zaharrak irakurtzen Monika Legarto. Kantaldi ederra,...

Euskal diaspora | 2023ko Azaroaren 23a

'Transmisioa', barnetegia Valentzian, Itsasuk 60 urte eta Brusela

Argazki oina:

EUSKAL ASTE NAZIONALA 2023. Oraino segitzen dute Argentinan Necocheako Euskal Aste Nazionaleko oihartzunek. Xarmanki atera zen eta jendea indarrak berriturik itzuli zen, bakotxa bere euskal etxe eta herrira, urtea behar bezala bukatzeko, egungo egoera ekonomiko eta politikoa batere errexa ez badute ere. Zorionak berriz ere antolatzaile eta partaide izan ziren guzier! Euskal etxe batzuen izena huna ekarriz, 'Beti Aurrera,...

Euskal diaspora | 2023ko Azaroaren 16a

Irria, bozkarioa eta giro ederra Necochean 2023ko Euskal Aste Nazionalean

NABOko presidente Jean Flesher eta FEVAkoa, Arantxa Anitua, Necochean, HERRIA eskuetan. Xiberoko dantzak

-----------------------

Argazki luzearen oina:

Argentina osoko euskal etxeetako dantzariak eta Uruguaiko Eusko Indarra taldekoak igandeko kale erakustaldiaren ondotik


Irria, bozkarioa eta giro ederra Necochean 2023ko Euskal Aste Nazionalean

NECOCHEA, ARGENTINA. Xarmanki pasatu da joan den aste osoan Necochean 2023ko Euskal Aste...

Euskal diaspora | 2023ko Azaroaren 09a

Renoko Euskal Murala, Necocheako Euskal Astea eta Gizatalde Bestak

Argazki-oina:

BERLIN, ALEMANIA. Heldu den asteburuan, Berlingo "Cheese Berlin" gasna azokan Idiazabal gasnagileek hartuko dute parte, dastaketak emanik. Eta azaroaren 17, 18 eta 19an bere ohiko zinemaldia berreskuratuko du Euskal Etxeak, pandemia medio hondarreko urteetan ez antolatu ondoren. Erakutsiko dituzten hiru filmak, 'Irati', 'Karpeta urdinak' eta 'Aztarnak'.

--------------


RENO, NEVADA. Renoko Hiriak bertako euskaldunak...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016