Euskal diaspora | 2023ko Apirilaren 06a
LEKUNBERRI. Urteko Biltzar Nagusia egin zuen joan den larunbatean, apirilaren 1ean, Euskal Argentina elkarteak Lekunberrin, hogeita hamabost pertsona partaide. Elkarteko kide ere baden herriko alkate Jojo Goyheneixek luzatu zituen ongi etorri hitzak eta elkarteko presidente Monika Legarto izan zen bilkurako gidari. Elkarretaratze hastapenean, bildutakoek azken urte huntan zendu diren elkarteko bazkideak gogoratu zituzten eguneko solasgaieri ekin aurretik. Segidan, urteko...
Euskal diaspora | 2023ko Martxoaren 30a
VITORIA-GASTEIZ. Heldu den abenduan eginen da Gipuzkoan, munduan euskal etxeak eta euskal gizatalde antolatuak dituzten herrialdeen kongresua, "Euskal Gizataldeen VIII. Mundu Batzarra" izen ofizialpean. Inoiz baino fiteago aldatzen ari den mundu huntan, euskal etxeena, eta kanpoan bizi diren euskaldun eta euskal komunitateena ez da salbuespen, izigarri aldatu baitira azken hamarkadetan Euskal Herria eta mundua, eta elgarrekin harremantzeko manera eta bideak. Kanbiamendu...
Euskal diaspora | 2023ko Martxoaren 23a
ARRAKASTATSUA. Hala izan zen martxoaren 12an San Frantziskoko Gure Euskal Etxean antolatu NABO bertso saioa. Parte hartu zuten San Frantzisko bereko Johnny Curutchetek, Boisetik (Idaho) heldu Todor Azurtzak, eta Rock Springs-etik (Wyoming) heldu Martin Goicoecheak; laugarrena Euskal Herritik jinik, Xabier Euzkitze, Zarautzen bizi den azpeitiarra. NABOko lehendakari Philippe Acheritogarayk egin zuen aurkezpena, eta NABO aurten 50 urte ospatzen ari dela oroitarazi zuen. NABO...
Euskal diaspora | 2023ko Martxoaren 16a
Euskara eta euskal dantzak ikasi eta trebatzeko aukera, hori da Argentinako Tandilgo Euskal Etxetik Unai Hernandez Minaberry gazteak luzatzen duen deia eta eskea. Dagoeneko aski trebea da euskal dantzetan eta euskara kontuetan ere poliki hasia da, izan ere erraintsa eta giroa etxean baititu, Carolina bere ama euskara irakaslea izanik; euskarak eta euskal kulturak denbora dezente hartzen dute bi belaunaldiz erreferentzia Argentina ukan duen familia euskal-argentinar huntan, Euskal Herriko...
Euskal diaspora | 2023ko Martxoaren 09a
AMATXIEN ERREZETAK. 'Amalur' du izena Argentinako Chivilcoyko 'Beti Aurrera' Euskal Etxeko sukaldaritza taldeak. Hamar bat pertsona dira, eta bertako euskal sukaldaritza atxiki eta zabaltzeko sortu zuten taldea. Hilabete guziz bi afari prestatzen dituzte publikoari zabalik Euskal Etxean, eta gehienez 60 pertsona onartzen. Helburua, batetik, heien sukaldaritza euskal-argentinarra erakutsi eta zabaltzea, bestetik, sos puska bat ateratzea Euskal Etxearentzat. Sukaldaritza...
Euskal diaspora | 2023ko Martxoaren 02a
HEGO KONOA EZAGUTZEN. Bere bizitzako bidaia edo esperientzia egiten ari da joan den abendutik Beatrice Mainhaguiet Oillarburu larzabaldarra. Anitz jendek ezagutzen duen pertsona da, Euskal Elkargoko Kultur Sailean egiten baitu lan, Itsasun, eta beti ukan zuen buruan itzulika, Amerikako Hego Konoa, Uruguai, Argentina eta Txile, ezagutzeko ametsa: bisitatzea, baina familiako gisa, etxeetan biziz, barnetik dastatzea eta partekatzea bertako jendeen manerak, kultura, bizitzeko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016