Euskal diaspora | 2023ko Maiatzaren 04a
FRESNO, KALIFORNIA. Hemen da beste urte batez Estatu Batuetako euskal besta eta pikniken sasoina, eta ohi bezala horietan lehena Fresnokoa da, aurten maiatzaren 6an (heldu den larunbatean, beraz), Fresno ondoko Caruthers herrian, azken urteotan ohi denez Campostarren lekuan. Parada, dantzariak, klika, barbakoa, euskal jate-edatekoa izanen dira. Eguna euskaldunen omonier aita Antton Egigurenek eman mezarekin hasiko da, 10:30ak irian, eta ondotik egun osoko besta, dantzatzeko...
Euskal diaspora | 2023ko Apirilaren 27a
GERNIKA GOGOAN. Munduan barreiaturik diren euskal etxeetako egutegietan gorriz markaturik agertzen diren urteko data bereziki adierazgarria da Apirilaren 26a, Francoren aldeko hegazkin nazi eta faxistek Gernika bonbardatu eta birrindu zuten eguna, eta hamaika dira mundu osoan hura oroitzeko antolatzen diren saio eta ekitaldiak, egunean berean À¢'€'"aurten aste huntako asteazkeneanÀ¢'€'" edo inguruko egunetan, asteburuan partikularki. Horietan, sinbolikoki...
Euskal diaspora | 2023ko Apirilaren 20a
BAKERSFIELD, KALIFORNIA. Hurbil da maiatza, eta urte guziz bezala, maiatzeko azken asteburuan Bakersfieldeko euskaldunek heien euskal piknika eginen dute, eta prestatzen ari dira, kultur programa bat ere barne, Unibertsitatearekin batera, baina hori antolatzaileek xehetasunak plazaratu bezain fite ekarriko dugu txoko huntara. Gaur beste afera batekin gatoz: Kern County Basque Club-ak bere tixert berriak atera baititu. Bakersfield bereko Pierre Igoa diseinatzaile, apirilaren...
Euskal diaspora | 2023ko Apirilaren 13a
SALTO, URUGUAI. Astelehenetik larunbatera, 'Harriagueren Astea' bizi dute aste huntan Uruguaiko Salto herrian, Pascual Harriague (1819-1894) emigrante hazpandarraren ohoretan, herriko 'Saltoko Euskaldunak' Euskal Etxea eta 'Harriague Sotoa Kultur Gunea Kudeatzeko Batzordea' antolatzaile. Gogora dezagun industriari hazpandarra, egun Uruguaiko mahats nazionaltzat hartua den Tannat-en sartzaile gisa hartua dela Uruguain, eta ardogintzari loturik harek utzi zuen kultur ondasuna...
Euskal diaspora | 2023ko Apirilaren 06a
LEKUNBERRI. Urteko Biltzar Nagusia egin zuen joan den larunbatean, apirilaren 1ean, Euskal Argentina elkarteak Lekunberrin, hogeita hamabost pertsona partaide. Elkarteko kide ere baden herriko alkate Jojo Goyheneixek luzatu zituen ongi etorri hitzak eta elkarteko presidente Monika Legarto izan zen bilkurako gidari. Elkarretaratze hastapenean, bildutakoek azken urte huntan zendu diren elkarteko bazkideak gogoratu zituzten eguneko solasgaieri ekin aurretik. Segidan, urteko...
Euskal diaspora | 2023ko Martxoaren 30a
VITORIA-GASTEIZ. Heldu den abenduan eginen da Gipuzkoan, munduan euskal etxeak eta euskal gizatalde antolatuak dituzten herrialdeen kongresua, "Euskal Gizataldeen VIII. Mundu Batzarra" izen ofizialpean. Inoiz baino fiteago aldatzen ari den mundu huntan, euskal etxeena, eta kanpoan bizi diren euskaldun eta euskal komunitateena ez da salbuespen, izigarri aldatu baitira azken hamarkadetan Euskal Herria eta mundua, eta elgarrekin harremantzeko manera eta bideak. Kanbiamendu...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016