Euskal diaspora | 2022ko Irailaren 29a

Macachingo Euskal Astea, 'Hemen Gaude' eta Euskaltzaleak-en Mintzodromoa

MACACHIN, ARGENTINA. Heldu den asteburu huntan hasiko da ofizialki La Pampako Macachin-en 2022ko Argentinako Euskal Aste Nazionala À¢'€'"urriaren 1etik 10era [jakina bada ere asteburu nagusia bigarrena izanen dela, astelehena jai Argentinan]À¢'€'" herrialde osoko eta ingurukoetako hainbat ordezkari partaide. Aipatuko dugu gehiago heldu den astean, baina erran dezagun orain, Ipar Euskal Herriak ukanen duela partaidetza bereziki aipagarria, aste huntan abiatu baitira...

Euskal diaspora | 2022ko Irailaren 22a

Euskal Herria ospagai, El Vasco, Arantzazu, Colorado eta Emazte Bazkaria

BUENOS AIRES. Jendetza bildu zen Buenos Aires erdiguneko Mayo Abenidan ezarri oholtza eta saltokietan 'Buenos Airesek EH ospagai' edo 'Buenos Aires Celebra' jaialdian parte hartzeko buruilaren 10ean. Bi urtez pandemiak baldintzaturik, biltzeko eta elgar berriz ikusteko gogoa handia zen. Hogeita hamar euskal etxe eta elkarte, 21 dantza talde, dozenatik gora gastronomia stand eta beste hamaika, liburu, bidaia, espartin, bitxi, zeramika, eskulan, oroitzapen, genealogia eta...

Euskal diaspora | 2022ko Irailaren 15a

Donibane Garazi, 2022ko Euskal Diasporaren Eguneko erdigune

DONIBANE GARAZI. Egun gogoangarria, iragan ostegunean Donibane Garazin bizi izan zena Euskal Diasporaren Egunaren ospatzeko. Ekitaldi instituzionalak Eusko Jaurlaritzako Urkullu lehendakaria eta Baionako auzapez eta Iparraldeko Hirigune Elkargoko lehendakari Jean-René Etchegaray ukan zituen buru, hiriko auzapez Lauren Inchausperekin batera. Hegoaldetik andana bat instituziotako ordezkariak jin ziren, hala nola Jaurlaritzako Mendia lehendakariordea eta sei sailburu...

Euskal diaspora | 2022ko Irailaren 08a

Buruilaren 8a, Euskal Diasporaren Nazioarteko Eguna

DONIBANE GARAZI. Heldua da eguna, ostegun huntan ospatuko da Euskal Herrian eta mundu osoan Euskal Diasporaren Eguna. Hala eginen dute hamarnaka frango hitzordu tipik, munduan barreiaturiko euskal etxe, komunitate eta bazterretan. Eta Euskal Herriko ekitaldi instituzionala lehenengoz eginen da Ipar Euskal Herrian, Donibane Garazin hain zuzen, buruilaren 8an berean, Euskal Hirigune Elkargoko Jean-René Etchegaray presidentea eta Iñigo Urkullu lehendakaria buru, Garaziko...

Euskal diaspora | 2022ko Irailaren 01a

New London 2022 NABO Convention, Udako Besta, Chinoko Bestak eta EDE

NEW LONDON, CONNECTICUT. Joan den asteburuan egin du NABOk bere Biltzar Nagusi edo Convention delako bilkura New London hirian, itsas ertzean, federazioa lehenengoz bere historian Biltzar Nagusia Ekialde kostan bildu duelarik. Partaideek À¢'€'"batzuk bertatik zuzenean, beste batzuk onlineÀ¢'€'" NABOko buruzagitza berritu zuten, eta hautagaitza bakarra izan zenez, elkarteko presidente segitzen du Philippe Acheritogarayk, eta diruzain Mayi (Berterretche) Petracek-ek,...

Euskal diaspora | 2022ko Agorrilaren 04a

Villa Maria, Rosario, Diaspora bekak, Gaztemundu eta AEBko euskal bestak

ANIMA ZAITEZ! Izen hunekin antolatu du Villa Mariako euskal etxe argentinarrak ekitaldia buruilaren 24tik aitzina pare bat astez, komitaturik Euskal Herriko 20 eta 30 urte bitarteko gazteak bertaratu eta heien euskal kultura ezagutzak partekatzera. Xedea da hango eta hemengo gazteak elgarretaratzea eta bi astez hemengoek euskal kultura tailerrak eskaintzea. Euskal Herriko gazteer galdegiten zaie euskaldunak izatea eta bederen gaztelaniaz ere mintzatzea, eta lau gai hauetarik...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016