Euskal diaspora | 2022ko Abenduaren 22a
OLENTZEROren aste berezian gira, heldu den ebiakoitzean Gabon Gaua baita. Abendu osoan ibilia da euskal ikazkina munduko euskal etxe eta komunitateak bisitatzen, Londrestik hasi eta Australiako Sydney eta Townsvilleraino, bitartean pasa dituela Homedale, Boise, Salt Lake City, Montpellier, Madril, Palma Mallorcakoa, Bartzelona, Brusela, Montreal, Txileko Santiago, Montevideo... eta beste andana bat euskal etxe eta komunitate, aste huntan berean Chascomuskoa, Argentinan, eta...
Euskal diaspora | 2022ko Abenduaren 15a
GAZTEMUNDU. Hala du izena urte guziz Eusko Jaurlaritzak munduko euskal etxeetako gazteendako Euskal Herrian antolatzen duen egonaldiak. Hondarreko bi urteetan ez da egin, koronabirusaren karietara, baina 2022an hemen da, abenduaren 4tik 20ra, Argentina (16), AEB (1), Kolonbia (1), Txile (1) eta Uruguaiko (1) hogei gazte partaide. Hainbat herri, leku, elkarte... ari dira bisitatzen eta ibiliak dira Hego eta Iparraldean, tartean Lapurdiko kostaldean eta Behe...
Euskal diaspora | 2022ko Abenduaren 08a
MONTREAL, PALMA... Urtearen azkena hemen berean dugu, eta pare bat aste baizik ez dira falta Eguberria hel dadin. Urte guziz bezala, Diasporako euskal elkarteek aitzinatu egin dituzte heien Eguberriko bestak eta, batzuk elgarrekin eta beste batzuk banan bana, ari dira ospatzen abenduari euskal egutegian dagozkion orri eta hitzordu azpimarratuak. Jaiotzak, Olentzero eta Gabonetako ospakizunetako frango, egin dira jadanik edo eginen dituzte ondoko egunetan munduan barreiatu...
Euskal diaspora | 2022ko Abenduaren 01a
TREBONNE, AUSTRALIA. Euskal elgarretaratze eta ekitaldi ederra egin zuten joan den larunbatean Australia ipar-ekialdeko North Queensland-en, Trebonne herrian, bertan den euskal kantxan pilotarien irudiak, eta ikurrin handi bat margoturik. 110 bat jende bildu ziren ekitaldira, eta ehun bat ondoren egin zen jan-edatera, abantzu guziak euskal-australiarrak. Trebonneko euskal pilotalekua 1959an eraiki zuten, orduan bertan lanean azukre-kainabera pikatzen ari ziren euskal...
Euskal diaspora | 2022ko Azaroaren 24a
Montevideo, Uruguai. Emozioak zinez hunkituta ari da hiru hilabetetarik goitiko bidaia eta egonaldia egiten Uruguai eta Argentinan Jean Bordaxar xiberotar kantari, musikari, dantzari, pastoralgile eta kulturgile handia. Urrun izanik, ez da sobera urrundu bere sorleku Arrokiagatik, etxekoen artean baita, Diasporan deskubritu zuen familiaren berotasun eta konplizitatea lagun. Rio de la Platako familia eta heien mundua bertatik bertara ezagutzeko xedeak ekarri zuen hunat. Izan...
Euskal diaspora | 2022ko Azaroaren 17a
BERLIN, ALEMANIA. Euskaraldiaren aurtengo edizioa ate joka dator eta Berlingo Euskal Etxea eta euskaldunak ez dira gibelean gelditu. Batetik, jakin ezazu hiriburu alemanak bere Mintzapraktika Taldea duela, eta aste guziz biltzen direla, denbora goxo baten pasatzeko euskara praktikatuz, hiritik diren euskaldunak oro direla komitatuak. Aski da info@euskaletxea.de helbidera abisatzea eta galdegitea. Aste huntan, azaroaren 18an, 19etan antolatu dute arigunea Medien...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016