Euskal diaspora | 2022ko Maiatzaren 05a
New York, AEB. 'Euskal Leihoa' ari dira egiten apirilaren 29tik maiatzaren 8ra arte New York hirian, Broadway-ko 'The Theatre at Saint Clemen't antzokian, egungo euskal kulturaren erakusgarri, Etxepare Euskal Institutuaren eskutik. 'Kulunka Teatro' taldea 'André eta Dorine' maskara antzerkia hasi zen ematen apirilaren 29an, eta hala segituko du maiatzaren 29ra arte. Ondoren Los Angelesera bidaiatu eta han ekainaren 9tik 29ra arizanen da Los Angelesko Theatre Center-eko...
Euskal diaspora | 2022ko Apirilaren 28a
SAO PAULO, BRASIL. Iragan asteartean 85 urte bete ziren hegazkin nazi eta faxistek Gernika bonbardatu zutenetik eta urte guziz data huntan ohi denez munduan andana izan dira sarraski hura gogoan atxiki, hil zirenak oroitu eta bakearen aldeko mezu finkoa zabaltzeko deia egin duten euskal etxe eta komunitateak. Guziak ezin aipaturik, pare bat bederen ekarriko dugu huna. Aktiboki engaiatuena hain segur Brasilekoa, Sao Pauloko 'Casa Gernika Brasil' antolatzaile egiten ari den...
Euskal diaspora | 2022ko Apirilaren 21a
HARRIAGUE ASTEA. Gogotsu eta arrakastatsu bururatu zuten joan den asteburuan Uruguaiko Salton 4. Harriague Astea. Pascual Harriague (1819-1894) aitzindari hazpandarraren ohoretan antolatua, besteak beste Salto eskualdeko kultura, turismo, ekonomia eta ardogintza mundua higitu eta dantzan ezarri nahi dituen proiektu baten baitan kokatzen da, ardogintza eta industriari lotu iragan aberatsa erreskatatu eta Harriagueren lekueri bizi berri bat eman, aipatu arlo horietako...
Euskal diaspora | 2022ko Apirilaren 14a
SALTO, URUGUAI. Joan den astelehenetik heldu den ebiakoitzeraino egiten ari da Uruguaiko Salton 'Harriagueren Astea'. Oroit dezagun Pascual Harriague hazpandarra (1819-1894), egun Uruguaiko mahats nazionala den Tannat-en aita eta sartzaile gisa hartua dela herrialde hartan. Ardogintza uruguaitarreko aitzindari honen soto eta instalazioak Salton, egokitu eta prestatzen ari dira Udala, herriko Euskal Etxea, ardogileak eta turismo agentzia partzuer dituen ekimen batean, euskal...
Euskal diaspora | 2022ko Apirilaren 07a
KORRIKA. Euskal Herriko bazterretan ezezik, segitzen du munduko Korrikak ere Diasporako lekuetan barna. Iragan asteburua aberatsa izan zen Korrikako ospakizunez Euskal Etxeen eta Etxepare Euskal Institutuko euskara ikasleen artean, joan den asteko iragarpenetan bildu genuenez. Batzuk bazuten zalantzarik Madrilen, leku bakarra, Madrilgo Korrika egiteko baimenik ez baitzuen eman hiriko Udalak; baina errepidetik edo espaloietatik, Karlos Cid antolatzaileak argi aitortu zion...
Euskal diaspora | 2022ko Martxoaren 31a
BOISE, IDAHO. Idaho aldeko euskaldunek eta idahotarrek oro har, aukera berri bat ukanen dute apirilaren 9an Jean Flesher chef euskal-amerikarraren sukaldaritza dastatzeko. Salt Lake City bere sorterritik joanen da, batzuk Ezterenzubi bere amaren herrian Manexaundi deitzen duten gizon euskaldun eta euskaltzale hau, kasu huntan ez musikari gisa, edo(ta) munduko euskal etxeen hautetsi eta ordezkari gisa, chef gisa baizik. Izan ere, sukaldari esperientzia ederrekoa da, beti...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016