Euskal diaspora | 2021eko Abenduaren 23a

Euskararen zenbakiak eta Esther Ciganda online, zorionak irakurle!

EUSKARA ESKOLAK. Urtearen azkeneko egun hauetan, munduko euskal etxeetako euskara eskolen zenbakiak plazaratu ditu Etxepare Euskal Institutuak. Euskara Munduan programa 1990an hasi zen eta 'Argentinan Euskaraz' ukan zuen bere lehenengo izena. Oraikoan, ondarreko bi urteak hartu ditu gogoan, pandemia urteak alegia, hunako emaitzekin: 2020-2021 ikasturtean, 1801 ikaslek, eta 2021-2022n, 1661 ikaslek eman dute izena Etxeparek munduko euskal etxeetan kudeatzen dituen euskara...

Euskal diaspora | 2021eko Abenduaren 16a

Eguberri giroan, Euskal Etxeetako elgarretaratzeak, Olentzero eta Santa Claus lagun

SAN FRANTZISKO, KALIFORNIA. Eguberria ate joka, gauza jakina da munduko euskal etxeak abenduan zehar elgarretaratu eta ospatzen dituztela euskal komunitate gisa Eguberriak eta Gabon besta hauek ikur izan dezaketen familia berotasun eta biltze zentzu eta ezaugarri hori. Familiari lotu garai huntan munduan barna abantzu euskal etxe guziek egiten dute urtea bukatzeko besta bat, ardura batera ospatzen dituztela Urtea Bukatzea, eskolen bururatzea, Eguberria, Euskararen Eguna, Nafarroaren Eguna......

Euskal diaspora | 2021eko Abenduaren 09a

Euskararen Nazioarteko Eguna Boisen, Sydneyn, Berlinen eta Mallorcan

Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE), urte guziz San Frantses Xabier zendu zen egunean ospatua, Nafarroaren Egunarekin batera, munduko euskal etxe eta komunitateen artean gehien ospatzen diren hitzordu edo elkarretaratzeetarik da, eta hala izan da aurten ere. Ez ditugu hona ekarriko munduan barrena egin diren ekitaldi guztiak eta lau bakarrik hautatu ditugu orri huntara ekartzeko. Hortan hasirik, seguruenik inpaktu handia lortu duen ospakizunetako bat, AEBko Idahoko...

Euskal diaspora | 2021eko Abenduaren 02a

Uxue Alberdi Mexikon, Euskararen Eguna (ENE) eta Trujilloko Euskal Etxea

MEXIKO HIRIA, MEXIKO. Izan ere ostiral huntan Mexiko Hirian bururatuko du Uxue Alberdi idazle eta bertsolariak joan den astelehenetik Guadalajara eta Mexiko Hirian barna bere eleberri "Jenisjoplin" besapean egiten ari den bira. Guadalajarako Nazioarteko Liburu Azokaren karietara, erran nahi baita munduan diren liburu azoka garrantzitsuenetarik den hortan, espainolezko liburuetan mundu-erreferentzia. Uxue Alberdiren liburuak, gaztelaniara eta ingelesera itzuli dira mementuko,...

Euskal diaspora | 2021eko Azaroaren 25a

Jaialdi 2022 kantzelatua, Nafar Etxeak 126 urte, La Plata eta Macachin

BOISE, IDAHO.

Maleruski berrizere bertan behera, pandemiarenkarietara. Boiseko Jaialdi euskalbesta erraldoiko antolatzaileek,2022rako iragarri edizioa bertanbehera uztea deliberatu dute,osasun egoera egonkorra ezdelako eta ezin dutelako aitzinetikbermatu hainbeste jende biltzendituen holako ekitaldi batekosegurtasuna. Euskal komunitateamaite dute eta ez dute nahi nehoreritzea eta are gutiago hiltzeaoraino kontrolatua...

Euskal diaspora | 2021eko Azaroaren 18a

AEBko euskaldunen 'Bigarren Mundu Gerlako Euskal Monumentu Nazionala'

RENO, NEVADA.

Bigarren MunduGerlan (BMG) gisa batez edobestez AEBko erakunde militarretanparte hartu zuten euskaldunaketa euskaldunen ondoko jendeakikertzen hasi eta altxor bat atxemanzuten "Fighting Basques"izeneko proiektukoek, Pedro Oiarzabalhistorialaria buru. NABO lankideukan duen proiektuak milatikgoiti euskal beteranoren datuakatxeman ditu azken urteetan EstatuBatuetako artxiboetan, EuskalHerrian sortu gizon-emazteakbatzuk, eta euskaldunen semealabaeta...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016