Euskal diaspora | 2022ko Otsailaren 10a

Ehun urteetara heldu diren eta beste Euskal Etxe 'gazteago' batzuk

BAHIA BLANCA. Bete berriak ditu Bahia Blancako 'Unión Vasca' Euskal Etxeak 123 urte. Argentinako zaharrenetarik da, Buenos Airestik 637 kilometrora errepidez. Oroitu munduan zaharrenak Kubako Matanzasen eta Uruguaiko Montevideon jaio zirela, egun desagertuak, eta Argentinako zaharrena, egun zabalik, Buenos Airesko Laurak Bat dela, 1877ko martxoan sortua. Hiri bereko Nafar Etxea eta Iparraldeko Euskal Etxea 1895ekoak dira. Gaur Habanan zabalik segitzen duen Kubako Euskal...

Euskal diaspora | 2022ko Otsailaren 03a

San Frantziskoko Gure Euskal Etxeak 40 urte ospatuko

SAN FRANTZISKO, KALIFORNIA. Sartu berriak gira otsailean, urtero hilabete garrantzitsua San Frantziskoaldean, Gure Euskal Etxea edo Basque Cultural Center erakundearen urtebetetzea baita. Aurten, gainera, biribila, 40 urte beteko direlarik Ipar Kaliforniako euskal kulturarendako arima eta arras baliabide baliosa bilakatu den Euskal Etxe honen hastapena ospaturik. COVID egoera eta neurriek segitzen dute eta ez da beraz ohi bezain jendetza handia biltzen ahal, baina...

Euskal diaspora | 2022ko Urtarrilaren 27a

Pandemiak hildakoak omentzen


OMENALDIA. Eusko Jaurlaritzak badu munduko euskal komunitateendako Aholku Batzorde bat, non Diasporako hiru lagun, munduko Euskal Etxeen ordezkari diren. Urkullu lehendakaria buru, Batzordea iragan astean bildu da, Jaurlaritzako eta euskal hainbat instituzioko ordezkariak kide. Bakotxa bere herrialdetik jinik, Arantxa Anitua (Argentina), Unai Laurizika (Alemania) eta Jean Flesher (AEB) arizan dira munduko euskaldunen izenean. Aitzineko eta ondoko egunetan, zenbait...

Euskal diaspora | 2022ko Urtarrilaren 20a

Diasporako Danborraden berri eta sariak bi euskal apezeri

DANBORRADA. Ostegun hau, urtarrilaren 20a, San Sebastian eguna izanik, danborrada eguna behar zuen Donostian, baina koronabirusaren karietara besta handia behar zuena bertan behera gelditu da hein handi batean, ekitaldi nagusiak kantzelatu egin baitira hiriburu donostiarrean. Gure diasporako San Sebastian eguneko danborraden bi leku nagusiak Mexiko Hiria eta Argentinako Necochea dira. Hiriburu mexikarrean, bi asteko errepikak iragarri zituzten, baina egoera ikusirik, ondotik...

Euskal diaspora | 2022ko Urtarrilaren 13a

EuskarAbentura 2022, euskara barnetegia Argentinan eta Danborrada

EUSKARABENTURA. Zabalik da 16-17 urteko euskal gazteendako EuskarAbentura 2022 programa. Euskal Herri osoko --diaspora barne-- 130 gazte daude deituta uztailaren 1etik 31ra Euskal Herria oinez zeharkatzera, eta antolatzaileek bereziki gomitatzen dituzte Diasporako gazte euskaldunak. Aurten, Elkanoren munduko itzuliaren 500 urte betetzen direlarik, euskaldunak eta itsasoa gaiak garrantzi berezia ukanen du. Gogoratu 16-17 urteko gaztea behar dela izan, euskaraz komunikatzeko...

Euskal diaspora | 2022ko Urtarrilaren 06a

'Euskal Artzainak Ameriketan' Museoa, Harriague Kultura Gunea eta 'Dantza Munduan'

ELGORRIAGA, NAFARROA. Urtearen ondarreko astean zabaldu dute Nafarroako Malerrekan, Elgorriagan, 'Euskal Artzainak Ameriketan' Museoa, euskaldunek Estatu Batuetako lurrekin azkeneko pare bat mendeetan ukan duten harreman bereziaren lekukotasuna eta heien emigrazioaren eta amerikar artzain bizimoldearen berri ematen duen museoa. Herriko errota edo eihera zaharrean kokatua, estreinaldiak Nafarroako agintari multxo bat bildu zuen, hala nola Elgorriagako auzapez Ane...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016