Euskal diaspora | 2022ko Ekainaren 16a
BRUSELA, BELGIKA. Gomita luzatu du Bruselako Euskal Etxeak helduden ebiakoitzean bere egoitzan bildu eta arratsalde pasa polita egiteko, 'Txoko' bat egitea proposaturik. Lehenik, nahi dutenek sukaldaritza ikasi ahal izanen dute 17:30etan, 'biper beteak' egiten irakatsiko baitute hala nahi dutener. Eta ondotik, klasean prestatzen ikasi duten hori partekatu, eta bakotxak etxean prestatu eta EEra egina ekarri duenarekin, afari goxo bat elkarbanatuko dute, faltako ez direlarik...
Euskal diaspora | 2022ko Ekainaren 09a
AEB ZEHARKATZEN. Kanpaina hasi dute Estatu Batuetan, 2014 hondarretik euskaldunen omonierra den aita Antton Egiguren frantziskotarrari auto berri baten erosteko. AEBko Artzai Ona euskal elkarte giristinoak abiatu du, Merced herri kaliforniarrean bizi den euskal apezak kilometro edo milia frango egin behar baititu urte guziz, ardura errepide bakartietan, udan bereziki, baina baita urte osoan ere, Mendebalde osoko euskaldunak eta euskal komunitateak bisitatzen, pikniketako...
Euskal diaspora | 2022ko Ekainaren 02a
BAKERSFIELD, KALIFORNIA. Gogo handia bazen eta ederki joan da iragan asteburuan Bakersfielden 2022ko Euskal Besta, 'Kern County Basque Club' euskal etxearen egoitza eta berdeguneetan. Ortziralean, unibertsitatean, Euskal Sinposioa eta Mikel Urdangarin kantariaren emanaldia, eta larunbat eta igandez, piknika, Europako eta bertako pilotariak, Mikel Urdangarin euskal etxean, klika, dantzariak, meza, Iñaki Reta akordeon-jotzaile eta jota nafar kantaria, bala Jean Flesher eta...
Euskal diaspora | 2022ko Maiatzaren 26a
BAKERSFIELD, KALIFORNIA. Heldu den asteburuan da Bakersfieldeko 48. Euskal Piknik eta Besta. Aurten ortziralean bi kultur ekitaldi berezirekin. Batetik Euskal Symposiuma Unibertsitatean, CSUB Euskal Ikasketa Institutua antolatzaile: Mustafah Dhada irakaslea mintzatuko da Padre Salgadoz eta Euskal Herria eta Mozambikez; eta Begoña Echeverria eta Annika Speer-en 'Picasso presents Gernika' filma pantailaratuko da. Horiek bururaturik, iluntzean CSUBeko kanpusean baita ere,...
Euskal diaspora | 2022ko Maiatzaren 19a
LOS BANOS, KALIFORNIA. Aitzineko asteko Fresnokoaren ondotik, Los Banoseko euskal piknika zen bigarren, urteko euskal besten programan, eta xarmantki pasatu zen, aro ederra ere lagun. Euskaldunen omonier aita Antton Egiguren gipuzkoar frantziskotarrak hasi zuen eguna online hedatu zuten mezarekin eta ondoren jin ziren ohiko bazkaria, emanaldiak San Frantziskoko Zazpiak Bat dantzariekin eta klikarekin, eta Los Banoseko dantzarien erakustaldia. Musika Fresnoko Etchechurytarren...
Euskal diaspora | 2022ko Maiatzaren 12a
Fresno, Kalifornia. Pandemiaren karietara hondarreko bi urteetan AEBko euskal piknik sasoiak galdurik, irudi du gauzak normaltzen hasi direla, aurtengo lehenengo piknika iragan ebiakoitzean arrakastaz egin baita Fresno Kalifornian. Jendea gogotsu bildu zen, eta aita Antton Egiguren euskal omonierrak eman mezak abiarazi zuen eguna Caruthers-en, Tony Campos orondriztarrak eta bere Campos Brothers almendra eta fruitu idor enpresak utzi pabilioian. Mezaren ondotik barbakoa...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016