Euskal diaspora | 2022ko Uztailaren 28a
MONTEVIDEO. Uruguaiko hiriburua eta Bizkaiko Durango irail hondarrean bururatuko den eta bi urte luzatu den ahaidetze prozesu batean dira, Montevideoko Euskal Erria Euskal Etxea ere laguntzaile. Estakurua, Bruno Mauricio de Zabala durangarra izan zela Montevideoren fundatzailea. Hirian badira hiru euskal etxe, horietarik bi ehun urtetarik goitikoak, eta hiriak badu plaza Zabalari eskainia eta baita Gernika plaza ere, beste hainbat euskal izen eta arrastorekin batera. Durango...
Euskal diaspora | 2022ko Uztailaren 21a
SANTA BARBARA, KALIFORNIA. Etxepare Euskal Institutuak deiturik, agorrilaren 5a da azken epea 'University of California Santa Barbara' (UCSB) unibertsitatean euskara eta euskal kultura irakurle/irakasle izateko aurkezteko 2022-2023 ikasturteko bigarren seihilabetekoan eta 2023-2024 ikasturte osoan, luzatzeko xantza barne. Unibertsitate gradu bat behar da ukan eta euskara eta ingeles maila egokiak, besteak beste. Argibide gehiago Etxepareren webgunean,...
Euskal diaspora | 2022ko Uztailaren 14a
BUENOS AIRES, ARGENTINA. Heldu den ebiakoitzean hasiko da Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxean 'Euskara Munduan' saileko 2022ko neguko barnetegia [bai, negua da Argentinan eta hotz ari du, eta leku batzuetan elurra]. Programa honek Hego Amerikako jendeak trebatzen ditu euskara irakasle izan daitezen eta heien euskal etxeetan irakas dezaten. Oraikoarekin presentzialak izatera itzuliko dira, pandemiaren karietara hondarrekoak online edo online eta presentzialak egin...
Euskal diaspora | 2022ko Uztailaren 07a
SAN FERMIN. Euskal Herriaz gain, Diaspora osoko hamaika euskal eta nafar etxek ospatuko dituzte, urtero bezala, aste huntan eta datozen egunetan Sanferminak, gisa batean edo bestean, Estatu Batuetarik Patagoniara, Shanghai edota Venezuela, British Columbia eta Sydneyraino. Zorionak hemendik guzier, gustuan ospatu, ondarreko bi urteetako idorraldiaren ondotik beti ere zuhur eta kasu emanik!
OINATZ BENGOETXEA. Erretreta hartzeko tenorean pilotari...
Euskal diaspora | 2022ko Ekainaren 30a
BAKERSFIELD, KALIFORNIA. Poliki bukatu zen joan den ebiakoitzean Udaleku 2022. Pandemiaren karietara bi urtez NABOren ekimen garrantzitsu hau egin ahal ezinik, egarriak edo gosetuak ziren buraso eta haurrak eta zinez nahi zuten berreskuratu NABOren eta Ipar Amerikako euskaldungoaren harrobi eta geroa den Udaleku. Ez dira hitzak aski, hain segur, behar bezala adierazteko zoin baliosa den Udaleku, eta Udalekuren segitzea, Ipar Amerikan euskal komunitateak geroa izan dezan. Bi...
Euskal diaspora | 2022ko Ekainaren 23a
BAKERSFIELD, KALIFORNIA. 86 haur eta gaztetxo partaide, joan den ortziralean hasi zen Bakersfield-en 'NABO Udaleku 2022', Estatu Batuetako NABO euskal etxeen federazioa eta Bakersfield-eko Kern County Basque Club (KCBC) euskal etxea antolatzaile. Heldu den ebiakoitzera arte luzatuko da, haurrak, ohi bezala, herriko euskal komunitateko familietan egonik, eta egun guziz joanik ekitaldiak egoitza duen KCBCren egoitzara. Gosaria 7:30etan da, klaseak 9etan hasten dira, bazkaria...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016