Euskal diaspora | 2022ko Urriaren 13a
MACACHIN, ARGENTINA. Iragan aste eta bereziki asteburu luzean egin da Argentinako La Pampako Macachin herrian 2022ko Euskal Argentinar Aste Nazionala. 2021 eta 2022an pandemiagatik bertan behera utzi ondoren, irrika bizia zegoen herrialde osoko euskal komunitatean elgarretaratu, elgarren berri zuzena eta presentziala ukan eta, lotura eta besarkadak berreskuratu eta berriz ere zuzenean partekatzeko. Pandemiak eragin egoerak euskal etxeetan ekarri dituen kalteak oraino...
Euskal diaspora | 2022ko Urriaren 06a
MONTREAL, QUEBEC. Kantaldi eta hitzordu berezi eta hunkigarria hain segur heldu den ostiralekoa Montrealen, euskaldun eta Mi'kMaq herrietako musikak elgarrekin entzunen baitira. Oroit dezagun bi herrien arteko harremanak XV. menderaino eramaten gaituela, euskal baleazaleak Ternua eta San Laurendi aldeko eremuetara joaten ziren garaietara, eta Mi'kMaq-tarrek euskarazko hitzak zeuzkan pidgin bat sortu eta mintzatzera heldu zirela, euskaldunekin tratuetan. Historia gogoan, eta...
Euskal diaspora | 2022ko Irailaren 29a
MACACHIN, ARGENTINA. Heldu den asteburu huntan hasiko da ofizialki La Pampako Macachin-en 2022ko Argentinako Euskal Aste Nazionala À¢'€'"urriaren 1etik 10era [jakina bada ere asteburu nagusia bigarrena izanen dela, astelehena jai Argentinan]À¢'€'" herrialde osoko eta ingurukoetako hainbat ordezkari partaide. Aipatuko dugu gehiago heldu den astean, baina erran dezagun orain, Ipar Euskal Herriak ukanen duela partaidetza bereziki aipagarria, aste huntan abiatu baitira...
Euskal diaspora | 2022ko Irailaren 22a
BUENOS AIRES. Jendetza bildu zen Buenos Aires erdiguneko Mayo Abenidan ezarri oholtza eta saltokietan 'Buenos Airesek EH ospagai' edo 'Buenos Aires Celebra' jaialdian parte hartzeko buruilaren 10ean. Bi urtez pandemiak baldintzaturik, biltzeko eta elgar berriz ikusteko gogoa handia zen. Hogeita hamar euskal etxe eta elkarte, 21 dantza talde, dozenatik gora gastronomia stand eta beste hamaika, liburu, bidaia, espartin, bitxi, zeramika, eskulan, oroitzapen, genealogia eta...
Euskal diaspora | 2022ko Irailaren 15a
DONIBANE GARAZI. Egun gogoangarria, iragan ostegunean Donibane Garazin bizi izan zena Euskal Diasporaren Egunaren ospatzeko. Ekitaldi instituzionalak Eusko Jaurlaritzako Urkullu lehendakaria eta Baionako auzapez eta Iparraldeko Hirigune Elkargoko lehendakari Jean-René Etchegaray ukan zituen buru, hiriko auzapez Lauren Inchausperekin batera. Hegoaldetik andana bat instituziotako ordezkariak jin ziren, hala nola Jaurlaritzako Mendia lehendakariordea eta sei sailburu...
Euskal diaspora | 2022ko Irailaren 08a
DONIBANE GARAZI. Heldua da eguna, ostegun huntan ospatuko da Euskal Herrian eta mundu osoan Euskal Diasporaren Eguna. Hala eginen dute hamarnaka frango hitzordu tipik, munduan barreiaturiko euskal etxe, komunitate eta bazterretan. Eta Euskal Herriko ekitaldi instituzionala lehenengoz eginen da Ipar Euskal Herrian, Donibane Garazin hain zuzen, buruilaren 8an berean, Euskal Hirigune Elkargoko Jean-René Etchegaray presidentea eta Iñigo Urkullu lehendakaria buru, Garaziko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016