Gogoa hazi | 2026ko Apirilaren 30a
Laugarren aldiz segitzen dugu Cyril Tarquinio psikologo eta psikoterapeutak argitaratu liburuaren irakurketa (“Génération à vif” - Ed. Dunod), aldi huntan nerabezarotik helduarorako jauzia jorratuz.
Helduaroan sartzea ez da nihundik ere ibai luze lasaia. Trabaz beteriko zeharkaldia da, erronkak metatzen diren eremua, eta ezbeharrak, urteekin arindu beharrean, forma berriak hartzen ditu, maltzurrak, lausoak, batzuetan izendatzeko zailak....
Gogoa hazi | 2026ko Apirilaren 23a
II- Hegoaldeko Eliza inarrosia. B
Aita Sainduak giza eskubideen alde.
Joanes XXIII-k lurrikara eragin zuen 1962an Mater et Magister plazaratzearekin. Entziklika horretan “herritar bakoitzaren promozio soziala, kulturala eta politikoa bultzatzen duen Elizaren alde” agertzen da. 1965ean Paulo VI ildo beretik doa. Pacem in Terris entziklika “pertsonen eta herrien eskubideen aldeko”...
Gogoa hazi | 2026ko Apirilaren 16a
Irisarriko Ospitalean, hilabete hauetan, bada erakusketa bat ederra bezain baliosa: mitologiaz. Eguzki lore erraldoi batek gerizatzen du labirintoa eta gomitatzen bisitaria. Euskal mitologia ez da ipuin bilduma soila. Aspalditik heldu zaigun mundu baten oihartzuna da. Mendietan, harpe ilunetan, erreka bizietan, oihan basatietan, herrietan, supazterrean eta gau ilunetan barna sartzen den labirintoa. Labirinto hori, ohargabean, euskaran berean dugu, gure gogoaren baitan, bai eta kulturan eta...
Gogoa hazi | 2026ko Apirilaren 09a
Martxoaren 14an Araban dagon Estibaliz saindutegian bildu ziren 30 bat lagun 7 probintzietatik etorriak.
Koldo Katxo apez jesuitak ongietorria eginik eta bakotxak bere burua aurkezturik, otoitzaldi batekin hasi zen elgarretaratzea.
Egun hori aitzin, denek errezibitua zuten Jon Mentxakatorre Odriozola filosofoak idatzi testu guziz aberatsa. Hunen titulua: “Kristau argitan, gaur eta geroko eginbidean”. Letra edo gutun forman idatzia.
Bi hitzetan hauxe...
Gogoa hazi | 2026ko Apirilaren 02a
Liburua hasten da oroitzapen nostalgiko batzuekin. Xiprik deskribatzen du bere gaztetako Euskal Herria, XX. mende erditsutan. Laborari mundu isolatu eta penatsua zen, baina inolaz ere edertasun eta bizipozik gabekoa. Halako batean, ikusi zuen aurrerapen teknikoa bere munduan sartzen eta garatzen erritmo gero eta lasterragoan.
Xiprik, lanjer handia iragartzen digu: garapen tekniko eta ekonomiko...
Gogoa hazi | 2026ko Martxoaren 26a
Segitzen dugu Cyril Tarquinio psikologo eta psikoterapeutak argitaratu liburuaren irakurketa (“Génération à vif” - Ed. Dunod), sare sozialen eragina aipatuz.
Ikusgarri bilakatzea, gazteenentzat bereziki, bizi-baldintza bilakatu da. Gizabanakoak bere burua definitzen du ikusterat emaiten duenaren arabera. Ezagupen soziala ez da soilik eskola, lan, familia edo lagunenganik pasatzen, baina plataforma digitaletan etengabe ikusia izaitetik....
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016