Gogoa hazi | 2026ko Urriaren 22a
Burkina Fason, Jende Zintzoen Aberrian, nonbait, herrixka urrundu batean kontatzen da alegia hau. Irudika ezazue zurezko etxola, lastoz estalia. Atetik ikusten da, sukaldean, adineko anderea mato luzea eskutan, suaren gainean daukan pertzaren barneko ahia nahasten ari. Etxolaren lastozko estalkian, ordea, bi sugandila*, aztaparka, ausikika, kalapita gorrian ari dira. Teilatuko zalapartak andereak ez ditu...
Gogoa hazi | 2026ko Urriaren 15a
Joan den maiatzaren 25ean Leon XIV Aita Sainduak agertu zuen letra bat “gure gizakia adimen artifizialen garaian”. Harrera biziki zabala eta baikorra ukan du mundu guzian zeren gaur egungo desafio handiak aipatzen baititu nehor kondenatu gabe baina bakoitza bere arduren aitzinean emanez.
Segi dezagun guk ere letra horren irakurtzen. Oraingoan Elizaren “doktrina soziala” nondik heldu den dugu ikusiko.
Hauxe dio Leon XIV.ak: “ez da doktrina hau behin betiko izoztua....
Gogoa hazi | 2026ko Urriaren 08a
V. Eta itsasoa?
Kontzilioak ez du behin ere aipatzen itsas mundua, eta are gutiago Itsas misioa. Baina Kontzilioko aditu batek eragin handia izan zuen, gizon guzien eta gizon guziaren garapen osoaz mintzatu zelarik: Louis Joseph Lebret apezak, bretainiar domingotarra, Itsas Merkataritzako ofizier ohia. Arrantzaleak miseriatik ateratzen lagundu zituen, beren garapenaren eragile bilakarazi zituen, arrantzako batzordeak sortzen zituztela eta geroa beren gain hartzen....
Gogoa hazi | 2026ko Urriaren 01a
Donostiako Kontxan, Ondarretako hondartzaren iskin-iskinean, Igeldo mendiaren oinetan, arrokak, itsasoak, haizeak eta eguzkiak, lauek bat egiten duten gunean finkatua da “haizearen orrazia”. Laukote honi gehitzen ahal zaizkio kaio garrasiak eta uhinek sortzen duten burrunba basatia. Hor dago, Eduardo Txillidaren altzairuzko artelana, kostaldeko harkaitzetan sustraitua. Begirada arrunt batek, arte lanaz aparte, ez du hor deus berezirik sumatuko. Itxura berdineko itsaslabarrak milaka...
Gogoa hazi | 2026ko Irailaren 24a
Joan den maiatzaren 25ean Leon XIV Aita Sainduak agertu du letra bat “gure gizakia adimen artifizialen garaian”. Harrera biziki zabala eta baikorra ukan du mundu guzian zeren gaur egungo desafio handiak aipatzen baititu nehor kondenatu gabe bainan bakotxa bere erresponsabilitateen aitzinean emanez.
Horretarako, elizaren doktrina soziala aipatzen du erranez urtez urte aberastu dela garai bakotxeko desafioeri egokituz; ez dela behin betiko finkatua den doktrina bat bainan gehiago...
Gogoa hazi | 2026ko Agorrilaren 06a
Bi gauza minberatsu argituak:
A- Gure anaia juduekin dugun lotura.
Baiona, juduentzat leku garrantzitsua izan da, Espainiatik Errege Katolikoek kanporatu zituztenetik, XV. mendearen bukaeran. Baionako Santespieta auzoan, 1900eko urteetan, 500 judu baino gehiago baziren.
Eliza katolikoak, Aste Sainduko liturgian, urte guziz otoitz egiten zuen “Nazareteko Jesus hil zuten juduentzat”. Kontzilioak otoitz hori kentzea...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016