Gogoa hazi | 2026ko Ekainaren 18a
Joan den ekainaren 3an, Largenté ikastetxean iragan zen mintzaldi-elkarrizketa agertu berria zen “Magnifica humanitas” Léon XIV Aita sainduaren letraren aurkezteko eta komentatzeko. Marie Christine Monnoyer ekonomista eta Jacques Benoit Rausher fraide teologoak ederki esplikatu zaukutena. Balio du aipatzea.
Gogoa hazi | 2026ko Ekainaren 11a
Izadi osoa ferdez delarik jantzi, San Josep lore, izar-lili, arrosa eta nork daki zenbat lore motaz estali pentze-baratzeak, huna maiatza, dena kolore eta isildu ezin xori airean ttiuttaka eta firurika hemen gaindi ibilki.
Maiatzaren 3a. Euskal Herriko parropietarik goiz jeikirik, zerk mugiarazten gaitu gaur Ahetzeko bidea hartu dugula bihotza jadanik kantari? Igandea da baina ez ohikoa. Ez dugu uniforme berezirik soinean eman, baizik eta bihotzak apaindurik...
Gogoa hazi | 2026ko Ekainaren 04a
Bosgarren eta azken aldiz segitzen dugu Cyril Tarquinio psikologo eta psikoterapeutak argitaratu liburuaren irakurketa (“Génération à vif” - Ed. Dunod). Aldi huntan, bideratu beharreko neurri praktikoak proposatzen ditu.
Ezegonkortasunak, segurtasun ezak, sare sozialei eta performantzia eskakizunei loturiko gainkarga mentalak larritasuna nagusi duen egunerokotasuna osatzen dute. Errealitate horren aitzinean, politika publikoek lanak dituzte...
Gogoa hazi | 2026ko Maiatzaren 28a
II- Hegoaldeko Eliza inarrosia. C.
Hiru apez Vatikanora beren eskaera aurkeztera doazen bitartean, beste 60 Derioko seminarioan giltzaperatzen dira, elkartasunez. Vatikanora egin bisitak ez du deus emanen: idazkari batek ditu errezebitzen! Arrosario batzuekin itzultzen dira, baina Vatikanoaren sustengurik gabe. Espainiako Konkordatuaren erregimenak ez zuen uzten polizia Elizaren ontasunetan sartzen, baina, Bilboko apezpikuak baimena emanik, Derioko...
Gogoa hazi | 2026ko Maiatzaren 21a
Gure amaren mantala edo dabantala, orain gure bilobek erranen dute amatxirena, ez zen jantzi soila, botere magikoa zaukan. Burutik sartzen den taulierraz ari naiz, bizkarrean lotzen denaz. Adineko jende gehienek ezagutu dutena.
Dabantalak mila funtzio zauzkan. Gure amarenak balio zuen torratzeko, lehortzeko, baita bi puntak eskuan hartu eta, arraultzak edo baratzeko tomateak biltzeko. Edo arto bihiak oiloei botatzeko “Purrra! Purrra!”. Nola gerta, haurrari sudur hotza...
Gogoa hazi | 2026ko Maiatzaren 14a
Denboran Stalinek galdegin omen zuen fededunez trufatzeko: “Aita sainduak zenbat soldadu dauzka?”
Trump presidentea ere entseatu da aita sainduaz trufatzea. Bainan ez du lortu isilaraztea. Alderantziz, mundu guzitik Leon XIV.ak bildu du sustengua. Vance presidente ordea ere bere burua katolikoa daukana, hasi zaio katixima egin nahian. Bainan hau ere tapatu du.
Urte bat huntan biziki diskretua izan den Leon XIV.aren nortasuna...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016