Gogoa hazi | 2025eko Uztailaren 31a

Otsantzeko bidean

Otsantzeko Maria Magdalena kapera hiru udalerrien eremuen juntan aurkitzen da: Uztaritze, Zuraide eta Senpereko lurretan. Euskal Herriko kapera gehienak goi-guneetan aurkitzen badira, baseliza hau oihan zokoan, zolan, erreka bazterrean kokatua da. Beti irekia, bere xume, apal, arruntean, beilari-bisitariari bakezko grazia batekin egiten dio ongietorria. Ez da leku isilagorik, ez sinpleagorik, ez lasaiagorik. Bere hutsean zerbaitek edo norbaitek betetzen du. Hor,...

Gogoa hazi | 2025eko Uztailaren 24a

2025 urtea Jubilau urtea

Testamen zaharrean 49. urtean, Yon Kippour deitzen den urtean, barkamen handiko urtea, lurralde guzietan behar zen jo adarra, oroitarazteko Jubilau urtea zela.

Ez zen lantu behar lurra, oroitzeko nehor ez dagoela lurraren jabe. Lurra Jainkoarena dagoela.

Zorrak barkatzen ziren, barkamena galdegiteko Jainkoari, oroituz bizian Jainkoaren hitza dagoela lehen.

Lebitikoa 25,11 - "Hola bada, berrogeita hamar urtetik berrogeita hamar urtera Jubilau urtea...

Gogoa hazi | 2025eko Uztailaren 17a

Palestina zaindu

Gauza jakina da naski, bi su handi atean ditugu, hedatzeko prestik, bata Palestinakoa, bestea Ukrainakoa. Lehenera mugatuko naiz egungo. Giristinoek Palestinari atxikimendu azkarra zor diogu, Nazareteko Jesusen sorterria denaz geroz. Izigarri da, lazgarria hango jendeari gertatzen ari zaiona, bereziki Gazan, Zuberoaren erdia eremu duen itsas bazterreko lur zerrenda mehe horretan, bi milioi eta kasik erdiko jendetza gaixoa bonben azpian lehertua, mundutik desagertzeko lanjerean ikusten...

Gogoa hazi | 2025eko Uztailaren 10a

Elizak

Urtean zehar parropietako erretoreri eta herrietako auzapezeri galde anitz egiten zaizkie, kantaldi batentzat, kontzertu batentzat, eliza erabiltzeko. Euskal Herriaren ohiko usaia da galdera horri baia emaitea. Galdetzen duten pertsonak ezagutuak dira, lekuko antolatzaileak dira eta konfiantzazko harremanak edifizioaren ateak idekitzen ditu. Arazoa, batzuetan, edo maiz, publikoak lekua uzten duen egoetarik sortzen da, eta orduan boluntario talde bat behar da arratsean edo biharamun goizean,...

Gogoa hazi | 2025eko Uztailaren 03a

Eskualdatze bidean

Iragan ekainaren 5eko alean (3789) Ainhoa Etcheniquek agertu editorialak emaiten daut gaurko artikuluaren gaia. "Aitatxi beti xutik" izenburupean, iduritzen zaut Ainhoak harridura eta miresmen doi batekin egiten duela Herria astekariaren laurogei urteko ibilbidearen irakurketa, bere hogei urteen gailurretik. Hunkigarria zait erraiten duena, eta gogoetagarria.

"Herria elkartasuna, militantismoa eta ematearen sinboloa dela iduritzen zait" dio Ainhoak. Hogei urteko gazte...

Gogoa hazi | 2025eko Ekainaren 26a

Manexen kredoa

Ezarri izan ditut hemen bertze kredo batzu. Mariano Pugarena duela zonbeit urte. Berrikitan Graxi Solorzanoren Sinetsi nahi dugu. Hona oraikoan lagun batek oroitarazirik, Manex Erdozaintzi-Etxart, Ibarrolako fraile frantziskanoaren Sinesten dut,testu poetiko bezain sakona. Beharbada ezagutzen duzu irakurle. Bereziki adin ederrean bazaude. Berriz gogoratzeak ez...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016