Gogoa hazi | 2026ko Urtarrilaren 29a
Berriki Peio Ospitalek erraiten zaukun haur eta gazteak ez direla osagarri onean. Mundu ezegonkortasun batean bizi baitira, dena aldaketa deus segurik ez izanki. Beraz nola handitu konfiantzan?
Berriki mintzatu ditut bi erakasle. Esperientzia handikoak dira, baikorrak eta langileak. Hauek ere ohartuak dira haurrak ez direla untsa. Barneko kezka batek janak bezala eta horrela helduekin minbera, ikasteko gutiziarik ez, lehen zailtasunean abandonatzen.
Milaka etsenplu eman...
Gogoa hazi | 2026ko Urtarrilaren 15a
Gazteen osagarri mentala kezka handia da gaur egun gure gizartean. Gaur egungo testuinguruak, gatazka armatuek, indarkerien gorakadak, erronka ekologikoek eta Covid garaiko ondorioek markatua izanik, guziz kezkagarria izaten jarraitzen du, eta nerabe eta gazte helduen osagarri mentala hunkitzen du, identitate eta emozio nahasmenduen aldian, nortasunaren eta gizartean duten lekuaren definizioaren garai erabakigarrian. Cyril Tarquinio psikologo eta...
Gogoa hazi | 2026ko Urtarrilaren 08a
Vatican II Kontzilioaren 60. urtebetetze kari, Mikel Epalzak mintzaldi sakona eman zuen frantsesez Ziburun 2025/09/10ean. Bortz puntutan. Hona lehenaren erdia.
Gogoa hazi | 2025eko Abenduaren 25a
Hau da hamalauko gerlan, A. Wyatt ingeles kaporalak etxekoeri bidali zien eskutitzaren itzulpena.
“Norfolks, “A” delako konpainiakoa naiz. Abenduaren 24an, arratsaldez, lubakietara (trantxadetara) heldu ginelarik bazterrak bare zeuden. Ez zen tiro azantzik, ez zapartatzerik entzuten. Bazuen zenbait denbora, lubakietan geundela, norbait entzun genuelarik Eguberriko kantu bat abesten. Bukaeran, denek batera, oihu bat atera zen “Three...
Gogoa hazi | 2025eko Abenduaren 18a
Alexandre Aguerre adiskidearen ehorzketa mezan, galdegina izan zitzaidan azken agur baten erraitea. Zonbait buru hausteren ondotik, pentsatu nuen “Zatozkiote” kantuaren hitzak berme, zerbait erraiten ahal nuela.
Berriki, Herria astekari hunen irakurle batek ohar bat egin daut: “Mikel ez ote duzu, azken agur hortan, Alexandre sainduen lerroan eman?”.
Galde horri erantzuna behar niola eman, horra hemen zenbait gogoeta saindutasunaz.
Lehen lehenik...
Gogoa hazi | 2025eko Abenduaren 04a
“Mezan euskaraz kantatzeko tradizio bat da eta nik ez dut deusik ulertzen” diote Euskal Herrira heldu diren jende frangok. Gure herrian aspaldi bizi diren bertze batzuek, euskara ez ulertzeagatik pozik ez direla adierazten dute eta eliza biltzeko lekua izanagatik, otoitzaren hizkuntza denek ulertu behar dutela errepikatzen dute. Eta dena frantsesez izan bedi galdetzen dute. Ohartzen ote dira latina, greka eta hebrearra ibiltzen direla mezan?...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016