Gogoa hazi | 2025eko Azaroaren 27a
Hirugarren aldikoz jarraian segitzen dugu Joanna Smith psikologoak 2024an argitaratu liburuaren irakurketarekin ("Protéger son enfant des violences sexuelles" (Ed. Dunod).Hona hemen haurrak gerizatzeko emaiten dituen aholku praktikoak.
1/ Izendatu-mugatu. Gurasoen jarrera gerizatzaile aktiboaren bidez, haurrarengana hurbiltzen diren pertsonek haurra gerizatua dela senditu behar dute. Jarrera gerizatzaile...
Gogoa hazi | 2025eko Azaroaren 20a
1973ko estatu kolpearen ondotik txiletar frango Frantziara etorri zen, bortizkeriari ihes. Petto Olhagaray apeza, Argentinan egona, hasi zen jende horieri harrera egiten Urruñan, atseden lekua eskainiz beren oporraldietarako. Tote Saldubehere Apezetxe berean bizi zen. Parte hartu zuen iheslari gaixo horien sosegatzen. Oroitzen da lehena izan zela Eliana, argazkian besarkatzen duen hori, Valparaison, Patok antolatu piaia hunkigarri hartan zehar....
Gogoa hazi | 2025eko Azaroaren 13a
Azaroa, usoak eta lertsunak bidaiaz saldoan badoaz hegoaldera. Erresiñola aldiz, agorrilaz geroztik, Senegalera joana zaigu. Behatzaileen kalkuluek diote, Europan, %90ez ttikitu dela xori hauen kopurua. Eta badakigu zergatik. Hurrengo urteetan, araiz, gure bilobek ukanen dute xoriaren entzuteko grazia. Zer litzateke euskal kantua erresiñolarik gabe? Xoririk gabe? Non eta norekin uste duzu ikasi zutela kantuz gure a capella kantariek, Barkoxeko Maddik, Baigorriko...
Gogoa hazi | 2025eko Azaroaren 06a
Urtero entzuten dugu “Dohatsuak” ebanjelioko pasartea.Zoriontsu erran nahi du lasaitasun eta bake sentimenduan sartzen girela barneko ilundura guziak kasaturik. “Zorionekoak bake artisauak,Jainkoaren seme deituko dira” pasarte horrek hunkitzen gaitu gehienik. Munduan gerla mehatxu indarkeria mota guziak deblauki agertzen eta erraiten diren memento hauetan nola ihardoki? Meditazione hunen bidez bide batzu ikertzen ahal genituzke:
Bakearen “artisauak”, lehen zentzuan,...
Gogoa hazi | 2025eko Urriaren 30a
Herrialde bat edo bertze bat bisitatzeko arrazoi anitz dira: emigratu duen familiaren ikustera joan, bazterren edertasuna, historia, iduzkia eta biziaren goxotasuna, exotismoa, kuriostasuna eta abar. Teologia ikasketak izan dira Turkiarat joaiteko arrazoiak, Euskal Herriko, Biarnoko eta Landesetako 44 lagunekin. Erlisio giristino mailan, Erroma, Jerusalem, Palestina, Lurde, Fatima eta hainbertze toki aipatzen dira beila egiteko eta bisitatzeko, bainan Turkia ez da lehen helmuga. Aldiz,...
Gogoa hazi | 2025eko Urriaren 16a
Joan den irailaren 4ko astekarian hasi gira Joanna Smith psikologoak 2024an argitaratu liburuaren aztertzen ("Protéger son enfant des violences sexuelles" (Ed. Dunod). Segitzen dugu irakurketa berarekin. Psikologoak honela ebaluatzen ditu arriskuak guneen arabera.
Familia. Intzestua haurrek jasaiten dituzten sexu-indarkerien herena da, eta kasuen kasik erdietan, intzestu egitateak familiak ikusita eta jakinda gertatzen dira. Familia da, beraz, haurraren mugak...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016