Gogoa hazi | 2024ko Urriaren 10a
Xalbadorren gisan prudenki sar gaiten gai minberatsu huntara... Gorputza, osasunean delarik, gozamen iturburu! Eskerrak bost zentzumeneri! Gogoan ibil ditzagun, bakotxak meditazio bat merezi du: ikusmena, entzumena, usaimena, jastamena eta ukimena! Seigarren bat badago, bortz horiek elkarlanean osatzen dutena: mugimendua! Zer gaitasun harrigarriak erakutsi dizkiguten Olinpiar Jokoetako atletek, enbalditu ala ez!
Gogoa hazi | 2024ko Urriaren 03a
Lagunak! Urrian sartu gira, urrietan gure zaharrek erraten zuten bezala, larrazken hastapeneko garai aldakor honetan. Oporrak alde bat ahantzirik, bakantzen ondoko "blues" delakoa irentsirik, gaurdanik, usaiako zeregin eta betebeharrek txandakatuko dituzte gure egun eta aste luzeak. Lertsunak lerro-lerro, usoak xafla-xafla, urruneko hegoaldeetara saldoan badoaz, bidaia luze arriskutsuan. Badakite denak ez direla helduko baina esperantza bizi batek daramatza.
Eskola...
Gogoa hazi | 2024ko Irailaren 26a
Ikusten zaitut telebistan xutik, frantses hautesle batzuen aitzinean. Mirakuluak egiten dituzula jakin dute. Orduan, lan sariak eta erretretak emenda ditzazun, presondegietan, ospitaletan, komertsetan, energian, industrian, laborantzan, ikerketan, arrantzan, eskolan eta unibertsitatean diren problemak konpon ditzazun. Bai eta ere basa ihizi, familia, homo, hetero ihiztari, lanpetu, estresatu, pobreak lagun ditzazun aberatsen arteka ahantzi gabe.
Telebistako aurkezlea lorietan: audimat...
Gogoa hazi | 2024ko Irailaren 19a
Afrika denen ama dügü: engoitik badakigü jentea han sortü zela düala hanitx urte, gero tandaka mündü osoala hedatü, emeki prefosta, hoinez beitzabilan. Oraiko üholde honen aitzinetiko immigrazione handia honarat heltü zen düala berrogeita bost bat mila urte. Jente modernoa ekarri züan, Cro Magnon deitüa Dordogneko harpe/karbe baten izenetik. Gure arbaso horiek obra ederrik ützi züen karbe famatü elibatetan: Dordogne hartako Lascaux, Baxe Nabarreko Otsozelaia, Landetako...
Gogoa hazi | 2024ko Irailaren 12a
Bertutea sustatzeko eta bizioa prebenitzeko, lege batek, 2024ko agorrilaren 31n bere indarrean sartua Afghanista erresuman, adierazten du, emaztek zaindu behar dutela, beharragatik beren etxetik ateratzen badira, beren bisaia eta gorputza estaliz "tentazioaren beldurrez" eta heien ahotsa entzun ez dadin.
Argi eta garbi erraiteko: gizonek sexu-desiorik ukan ez dezaten, emaztek beren bisaia eta beren gorputza gorde behar dute etxetik ateratzen badira, -behar denean-, eta kanpoan ez dute...
Gogoa hazi | 2024ko Irailaren 05a
Véronique Margron Correfeko lehendakariari hartzen diot izenburua Herrian maiatzaren 23an (3379 zenbakia) eta uztailaren 4an (3745 zenbakia) hasi saila segitzeko. Laëtitia Atlani-Duault, Christine Lazerges eta Joël Molinarioren (hiruak "Sauvé Komisioko" kideak) lanetan oinarrituz, Lefebvre Dalloz argitaletxean agertuak, "Violences systémiques dans l'Eglise catholique: apprendre des victimes" izenburuko liburuan. Izan ere, lan horiek Eliza katolikoaren gobernantzaren muinean...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016