Gogoa hazi | 2024ko Azaroaren 14a
Aldude ibarreko antzerki taldeak, azken asteburu hauetan eman du Piarres Larzabalen "Suedako neskatxa" pieza. Betiko arrakastarekin. Oholtzan, usaiako sukaldea muntatua. Jokatzeko moldea, klasikoa. Sala, betea. Publikoa saldoan etorria. Jendea antzerkiaz gose! Gaur egun, gure herri honek antzezteko modu franko eskaintzen dizkigu, molde bakoitzak berea duen arrakastarekin. Izan pastoral, kabalkada, maskarada, libertimendu, tobera, eta antzezteko gisa eta entsegu...
Gogoa hazi | 2024ko Azaroaren 07a
Liburu bat "Xalbador, beldur erlijiotik maitasun sinesmenera" titulupean argitaratu du Sebastian Gartzia Trujillo, euskaltzain urgazleak. Xalbador nola pasatu den Jainkoaren beldurretik harenamodiora, haren lagun izaitera, hori du ikertzen liburuaren egileak. Zeren ondorioz? Kontzilioa, Bascans Urepeleko erretoraren predikuak, berak bere familian ukan nahigabeak edo pairatu behar ukan zituen istripuak. Ahantzi gabe izpirituak aitzinatu eskukaldi isila! Horiek denak autoreak aztertzen ditu,...
Gogoa hazi | 2024ko Urriaren 31a
Banago tresna eta arma baten arteko ezberdintasuna zoin ote den. Tresna bat funtzio bat betetzeko manipulatu daitekeen edozoin gauza da. Fabrikatutako gauza bat daiteke edo bere egoera naturalean erabiltzen den objektu bat. Arma bat, hiltzeko, mutilatzeko, zauritzeko erabiltzen den tresna da. Tresna batek ezin du ezer egin bere baitarik. Arma bat, hiltzeko eta zauritzeko asmatu eta moldatua den gauza da. Jendeentzat arriskutsua izan daitekeen bertze edozoin objektu arma batekin parekatzen...
Gogoa hazi | 2024ko Urriaren 24a
Gerlaren kezkak leku zabala hartu dit bizitzan. Lau urteak nituen 1939ko udan, bigarren mundu gerla hasi zenean. Ondoko udaberrian ez zen besterik aipu familian, beldur handi batekin. Hegazkin bat entzuten nuenean zeruan gora, berehala gordetzen nintzen galdeginez "alemana dea?" Behin amañik, aitaren amak, baketu ninduen erranez frantsesek alimaleko murru bat gora eraikia zutela, etsaia trabatuko zuena.
Laster aleman soldaduak Baionan zeuden, baita Donapaleun. Haatik Zuberoa...
Gogoa hazi | 2024ko Urriaren 17a
Eliza katolikoan gertatu sexu-abusuen eskandaluak aktualitatea elikatzen segitzen du beti. L'abbé Pierre-ri buruzko errebelazio harrigarrien ondotik, Aita Sainduak Belgikara egin bidaiaren kari, Frantzisko eta elizgizonek heldugabeei eginiko sexu-indarkerien hainbat biktima elkartu dira ateak hetsirik. Topaketa hori kasik bidaiaren gertakari nagusi bihurtu da. Gisa hortan, Aita Saindua Belgikako Elizaren baitan edo Erromako dikasteroetan egon daitezkeen "blokatzetaz" jabetu da.
Gai...
Gogoa hazi | 2024ko Urriaren 10a
Xalbadorren gisan prudenki sar gaiten gai minberatsu huntara... Gorputza, osasunean delarik, gozamen iturburu! Eskerrak bost zentzumeneri! Gogoan ibil ditzagun, bakotxak meditazio bat merezi du: ikusmena, entzumena, usaimena, jastamena eta ukimena! Seigarren bat badago, bortz horiek elkarlanean osatzen dutena: mugimendua! Zer gaitasun harrigarriak erakutsi dizkiguten Olinpiar Jokoetako atletek, enbalditu ala ez!
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016