Gogoa hazi | 2024ko Maiatzaren 09a
- Amatxi! Zertan zaude hor, iguzkitan jarria?
- Zahartzen ari naun! Gauza ttipiño ez-deus zenbaiten ikasten.
- Zu! Oraino Ikasten?
- Mila ikusteko sortuak gaitun, neska! Begira ezan zuhaitz honek zenbat sekretu gordetzen ditin, bere adin handian ederrenean dun, erro sendo eta barneko biziarekin, xoriekin, haizearekin... Bahaki zenbat istorio-misterioen lekuko isila giren, gu bi-biak?
Han, gaineko lainoak bezala pasatzen ari naun. Ene biziko
Gogoa hazi | 2024ko Maiatzaren 02a Gaur egun San Frantses Xabier kolegioa deitua, bazter guzietarik ageri den bastiza harrigarri hau, duela 100 urte, 1924ko apirilaren 21ean hasi zen eraikitzen. Egun hartan Uztaritzeko elizatik prozesio luze batean igan ziren, Gieure apezpikua buru, ehunka Uztaritzeko, bainan ere Larresoroko eta Belokeko irakasle eta ikasle ohiak saldoan maldan goiti. Kasko hortan lehen harria pausatu zuten. Egia erran eskola horren sortzea 1733 aldean izan zen. Jean Daguerre apezak...Uztaritzeko "seminario ttipiak" 100 urte
Gogoa hazi | 2024ko Apirilaren 25a
Abdelkader pastorala, 2020ko udan eman beharra, pandemiak urte batez luzatua, 2021ean Àƒ'œrrüstoiko (Arrast) pilota plazan antzeztu zuten Zuberoa Pettarreko lau herrik elkarlanean. Tokia hertsi aire izanez, lau aldiz agertu zen, arrakasta ederra erdietsiz. Bigarren emanaldira, gauazkora, gure gomitari erantzunez etorri zitzaigun Bordeleko aljeriar kontsula bere lagun zenbaitekin, eta beren emirrari egin ginion omenaldia arras maite ukan zuten. Geroztik Bordelen antzeztera deitu gaituzte...
Gogoa hazi | 2024ko Apirilaren 18a
Bidaiak egiteko arrazoinak anitz dira eta hauen artean ederrena eskaintzen zaigunaren aurkikuntza. Lagun baten erranaren bitartez, bidai katalogo baten aurkezpen erakargarri baten bidez, horien argazkiek bertze norabait joaiteko gogoa sortzen dute. Eta bidaiatik itzultzean, Euskal Herria zoin ederra den ikusi duzu? Zu ere ohartu zira munduko xoko hau guziz ederra dela? Hemengo xoko guziak ederrak direla, ez bakarrik han edo hemen, bainan denetan?
Udaberriak sentsu guziak idekitzerat...
Gogoa hazi | 2024ko Apirilaren 11a
"Ez ditzazkezu Gazako irudiak ikusi odola darion bihotza izan gabe", zioen azken egun hauetan Saida Libano hegoaldeko hiriburuko biztanle batek. Bihotz odoltsu horrekin, batzorde ttipian, partekatu ditugu egunez egun 2013ko otsailean Ziad Medoukh Gazako herritar palestinarrak argitaratu 70 poemak (Gaza - Terre des oubliés, Terre des vivants - Ed. Harmattan).
Ziad Medoukh frantses irakaslea da, Gazako Al-Aqsa unibertsitateko frantses departamenduko...
Gogoa hazi | 2024ko Apirilaren 04a
Beharbada, irakurle, haurrean irakurtu duzu Kit Carson komikia. Gure etxera etortzen zen, nondik ez dakit, kanpatzera etortzen ziren "estrañerenganik" ote? Anitz maite genuen nola Kit Carson hori borrokatzen zen indio "gaixtoen" kontra.
Abian bai gira Amerikara, ibilaldia prestatzean ikusi dut Navajo...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016