Gogoa hazi | 2024ko Urtarrilaren 04a

BASOILARRA

2024 urtea 2023ari juntatzeko, bizpahiru urrats gibelera eta aipa dezadan Beloken 2023ko azaroaren 26an Mixel Oronozi eskainia izan zitzaion omenaldia.

Aldaretik mintzatu jendeak ziren sinpleak, umilak, zintzoak, egiatiak. Nabarmen sentitu dugu, zein mundutan zebilen Mixel, eta nolako gizona zen. Anitz lan bidetako jendeak ziren, denak hats berekoak, izan artista,...

Gogoa hazi | 2023ko Abenduaren 14a

Berri on guti

Haur eta gazte denboran, herriko berriak jakiten ginituen igande goizez meza ondoan, elizako atean, ostatuan edo pilota plazan; kantonamendukoak merkatu egunean; erresumako eta mundu zabaleko zenbait Herria astekarian. Etxe batzuetan irrati "posta" bazuten; gurean 1961eko udan sartu zen. Meteoa bereziki estimatzen ginion, nahiz gaurkoak baino bista laburragoa zuen. Hots ez ginen berri gaiztoen menean bizi. Hilmezu bat noiztenka, krima handi baten edo hilketa andana baten ondotiko...

Gogoa hazi | 2023ko Abenduaren 07a

Kimuak sortzen

Edozoin aldetan, edozoin gaietan, berri txarrak ari dira zabaltzen. Izan dadila klima, erlisionea, politika, ekonomia, laño beltz batek estaltzen ditu. Astekari hunen sail batek, Jainkoa, Bizia, Jendea deituak, begirada doi bat ezberdina ematera edo gauzak fede perspektiba batetik begiratzera gomitatzen gaitu. Errealitate latz huntan, kimuak edo muskilak ikustea dagokigu.

Eta botoi eder bat ikusi dut duela guti. Eliza katolikoaren klerikalismoa, Aita Sainduak eta giristino...

Gogoa hazi | 2023ko Azaroaren 30a

Eliza eta Frantziako zuzenbide penala

Deigarria egin zait joan den urriaren 20an La Croix-en agertu tribuna bat, gutitan erabiltzen den gai bat aipatzen zuelako, hau da Eliza eta Frantziako zuzenbide penalaren arteko harremana. Tribuna hau Juliette Gaték izenpetua da, zuzenbide publikoko konferentzia Irakaslea da eta Aix-en-Provenceko Abokatuen Elkargoko abokatua. Bere burua aurkezten du "bataiatu soil bat bezala, ekintza katoliko ttipietan pozik engaiatua, baina ere zuzenbidean doktorea eta...

Gogoa hazi | 2023ko Azaroaren 23a

Nola demontre?

Ezin ulertua egin zait azken aste hauetako eztabaida, media horietan. Batzuen sarraski itsuen gaitzestearekin ezin kondena bertzeenak! Legezko kondena baten arriskatzeraino!

Ulertu duzu, irakurle, zertaz ari naizen. Palestinaz bai. Eta ere Israelez. Zer diferentziak euskal media eta frantses media horien artean. Harrigarria! Batzuen iritziz iduri du batere funtsezko arrazoirik gabe (salbu beren terrorista funtzioa betetzeko eta beren juduenganako herra asetzeko) egin zutela beren...

Gogoa hazi | 2023ko Azaroaren 16a

Zer dio zure begiak?

Istorio kontaketa beti horrela hasten da, BEGIRADA batekin. Batez ere haurrek duten zilar bizizko begirada, aho-sudur-beharriak zabalik.

Hau da behar bada kontaketaren mementorik goxoena. Amatxiren baratzean sartzean, arrosaren lehen usain delikatuak Pello haurrari egiten dion ongi etorria bezalakoa. Begi goseti horiek bultzatzen eta pozten zaituzte. Eta zu hor zaude nola sartu, arta handienarekin, isil-gune...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016