Gogoa hazi | 2023ko Otsailaren 23a

Iparralde hau Baionako diozesan ote da?

Eliza batzuetan, igandetako orrian irakurtu dira ondoko hitz hauek. Nork idatziak ote? Marc Ailletek?

"Joan den hazilean, Aranzadi arkeologo taldeak esku bat lurpetik atera du Nafarroan, brontzezko orrian moztua, "sorioneku" euskal hitzaz hasten den idazkiarekin. Mende bat Jesu-Kristo sortu aitzinekoa, etxeko atean zintzilikatzen zen...

Gogoa hazi | 2023ko Otsailaren 16a

Dirua Jainko!

Daukagun lurraez dugu burasoenganik ukana, etorkiz.

Gure haurrei diegu hartua, maileguz. A. Saint Exupéry

Duela bi asteko Herria kazetaren editorialean Peio Jorajuriak idatzi azken hitzen sokari nahi nizkieke bizpahiru lerro lotu: "... lurraren militante izatea, lurra zainduz, lurraren saltzaileen begiak interes...

Gogoa hazi | 2023ko Otsailaren 09a

Katixima euskaraz

Jean-Michel Barnetche Uztaritzeko erretorak erakutsi daut berriki bideo bat gaitzat daukana Katixima Euskaraz. Hor ikusten dira haurrak Jesusez mintzo euskaraz! Ez, dena ez da akabo! Badira, apez, laiko, gizon eta emazte, emazte gehiago, gure euskara maiteaz eta giristino fedeaz ardura dutenak eta isiltasunean lanean ari direnak. Sail hortan hastetik holakoak izan dira hor lan egin dutenak!

Bainan zergatik ibili hoinbertze urrats? Elizan gabiltzan askorentzat, beren eguneroko...

Gogoa hazi | 2023ko Otsailaren 02a

Gerla zertako eta zertarako?

Duela laster urtea hasi zen Ukrainako gerla: 2022ko otsailaren 24an, Errusiako armada indarka sartu zen auzoko erresuma horretan. Ukrainarren adiskideak harritu ginen eta beldurtu berehala zeporatuko zutela errusiarrek. Putinek ere hori bera uste zuen: Kiev hiriburua hiru egunez hartuko zuela, anartean Zelenski lehendakaria garbituko, gobernua deseginen, bere gizonak karguan jarriko, erresuma osoa jarraian meneratuko, hango jendea bere alde zuelakoan.

Ez zen ordea holakorik gertatu:...

Gogoa hazi | 2023ko Urtarrilaren 26a

ESKUZ ESKU

"Zoazte polliki eskuz esku". Kolpez gogoratu zait, eskolako edo elizako bidea hartzerakoan, haurtzaroan, amak ematen zigun gomendio edo aholkua, elgar laguntzeko bide harri lohitsuan lerratu eta ez erortzeko. Erran gabe doa autoen lanjerak ez gintuen beldurtzen orain bezala eta tenorez xintxoki heltzeko ez ginen ere pinpirin kolore anitzekoeri begira egoiten. Gero arratsaldean gibeleratekoan bertzerik zen, libratu eta eskuak lurreztatuak sartuko ginen etxera gustukoa ginduen kaniketan...

Gogoa hazi | 2023ko Urtarrilaren 19a

LEIALAK... TENPLOARI ALA KRISTORI?

Bizitzera emanak zaizkigun krisialdiek, duda edo zalantza anitz sortzen baldin badute gure baitan eta gure artean, alderdi baikor bat ere badute: gure fedearen argiketa eta garbiketa batera behartzen gaituzte batzuk eta besteak. Hamalau urte du orain xuxen-xuxena "Jainkoa - Bizia - Jendea" sail huntan nere "hausnarketak" agertzen ditudala eta ez du sekula ene artikulu batek iragan aldikoak[Traditua(k) À¢'€'" Herria N° 3668] bezanbat erreakzio sortu....


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016