Gogoa hazi | 2023ko Maiatzaren 18a

Pizte-garaiak

Gure erritoak, heriotzaren ingurukoak, aldatzen ari zaizkigun garai hauetan egin dezagun gogoetalditxo bat gai delikatu horren inguruan.

Jakina heriotza desberdinki tratatua dela munduan gaindi. Gai zabala eta sakona, bat baldin bada. Xumeki gogoratuko ditut gure ibilaldietan ikusi edo ikasi ditugunak

Armada denboran, Madagaskarren, harritua gelditu nintzen "hilen itzulikatze" ohiduraren aitzinean: eskualde...

Gogoa hazi | 2023ko Maiatzaren 11a

"Kuku ..."

Joan den apiril hortan, kukua, udaberriaren iragarlea, garaiz etorri zaigu: Erramuz kuku, Jondoni Petriz mutu". Hemen gaindi, kuku xoriak ez du kafirarik edo habiarik egiten. Horren ordez, beste edozein hegaztiren habia barrandatzen egonen da, papogorriarena adibidez. Honek habia zaintzarik gabe utzi bezain laster kukuak arroltzea barnean errunen dio. Anartean "Kuik, kuik, kuik" belatzaren iduriko txistu garratza botako dio habiaren jabeari, urrun dadin. Itzultzerakoan, papogorriak...

Gogoa hazi | 2023ko Maiatzaren 04a

Aberri Egunaren ondotik...

Bi egunez iragan da Itsasun Aberri eguna. Lehena ere Itsasun izan zen orain duela 60 urte. Orduko

Autore asko ezagutu ditut: Abeberri, Ximun Haran, Michel Labeguerie, Jean Louis Davant, Goienetxe eta abar... Itsasuko harrian orduan idatzi xartak euskaldunen beren gaintasuna du aldarrikatzen.

Mintzaldietan azpimarratua izan da zer aitzinamenduak izan diren 60 urte hauetan dela kultura mailan dela erakaskutzaren alorrean. Aitzinamendu handia ere administrazio mailan: Baionako...

Gogoa hazi | 2023ko Apirilaren 27a

Ura, bizia

Urik gabe, bizirik ez da: desertua, basamortua, dena harri eta hondartza, ilargian bezala. Klima berotuz doan arau, ura eskasten ari zaigu denetan, Euskal Herri berdea barne, munduko klima hoberenen azpian. Hemendik ez urrun, Poitou eskualdean, uraren gerla pizten ikusi dugu ez du aspaldi, telebista leihotik. Gobernuak zer dio? Kasu egitea eskatzen digu. Egia da ez dugula gehiago burrustan erabili behar, parte on bat galduz. Baina jende bakoitzaren zuhurtzia baino puska bat gehiago beharko...

Gogoa hazi | 2023ko Apirilaren 20a

Heriotza legeztatu?

Herrialde batean, gizartean bizi ahal izateko egiten da legea. Legeak askatasun kolektiboa erregulatuko du bakotxaren askatasuna errespetatzen entseatuz. Debekatua zer den finkatuko du, eta debekuen haustearen zigorrak, xeheki ezarriko. Halaber, baimendutakoa edo egin daitekeena ezarriko du eta baimendutakoaren baldintzak zehaztuko ditu.

Legeak orientazio bat ematen du baita dagoena edo gauzatzen ari...

Gogoa hazi | 2023ko Apirilaren 13a

KLERIKALISMOA, KATOLIZISMOAREN EHORZLE OTE? (II)

Segitzen eta burutzen dut iragan aldian (Herria 3679) abiatu lana, Saint-Merry Hors-les-Murs webgunean Michel Bouvard eta Robert Picard-ek agertu hausnarketak zuenganatuz. Aipatu dugu eta salatu klerikal hierarkia sistemaren sortzea eta indartzea, bereziki "sakratuaren" eta "garbi-lizunaren" nozioak oinarritzat jarriz.

Nozio horiek Jesusek Ebanjelioetan borrokatu eta salatu izanak ez du sekula Eliza jenatu....


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016