Gogoa hazi | 2023ko Apirilaren 06a
Gan den astean lurralde zabal baten Erregeari, Antso Handiari emana izan zaio hitza kronika huntan.Aldi huntan aipatuko dugu errespetu handia merezi duen etxeko andere umil bat. Bastidirigoineko Mayi Valencia, sortzez Alzuaga. Ehun urtetan gan zaigu mundu huntako bere aldia eginik, ehorzketa suhar batzuek laguntzen zutela.
"Maiama" deitzen genuen beti mugimenduan zagon emazte bipil hori, etengabeko irriño batek aurpegia argitzen zion...
Gogoa hazi | 2023ko Martxoaren 30a
Nafarroak izan duen hedadurarik handiena zor diogu Antso III.ari edo Antso Nagusiari, (990-1034). Nafarroako erresumari eta garai hartako euskal kulturari hedadura zabala eman zion. Inguruko herrialde zenbait ere lotu zizkion Nafarroari. (cf. Antso Handia pastorala, Maule 2004. J.L. Davant)
Larrazkena zen, Antso III.a, beraz, lau semeekin orein ihizin zebilen Larregoiko oihanetan....
Gogoa hazi | 2023ko Martxoaren 23a
Kristau talde batek, "Presoekin elkartasunez" izeneko lehen edizioa Ezpeletan antolatu zuen. Hogeita hamar urteak aurten ospatuko dira, heldu den astean xehetasunak emanen ditugu. Aste huntan beren haurrak preso ukan dituzten bi amek, beren lekukotasuna agertzen dute.
Gogoa hazi | 2023ko Martxoaren 16a
Peiok azken aldian oroitarazi digu klerikalismoak Eliza katolikoari barnetik zer kaltea egiten dion, buruzagiei heinik gabeko boterea emanez giristino arrunten gain. Ene aldetik aipatuko dizuet Elizak kanpotik jasan duen eragin kaltegarria Estatuarekin ezkonduz J.K.ren ondoko IV. mendean.
Badakigu lehenbiziko III mendeetan giristinoak usu pertsegituak izan zirela Erromako enperadoreen manuz. Baina 313an Constantin Handiak Milanoko Ediktuaz askatasuna eman zien. Erlijio berriaren...
Gogoa hazi | 2023ko Martxoaren 09a
Gertakari ezin ilunagoa. Ezbeharra gertatu da. Leku gerizatu baten barnean, ikastetxe baten barnean, ikasle batek bere erakaslea hil du, hor bertan, ikasgelan, bertze ikasleen begien aitzinean.
Ikastetxe bat mundu berezi bat da, haurrak eta gazteak altxatzea da haren eginkizuna. Helburu bera duten buraso eta irakasleak eskuz esku lan egitera deituak dira. Horrela, ikastetxea haur bakoitzaren, baita haur guzien hauskortasuna gerizatzeko lekua da. Bainan zer egin holako drama bat...
Gogoa hazi | 2023ko Martxoaren 02a
Klerikalismoa ongi ulertzeko eta huntarik libratzea zoin neke (batzuentzat ezinezkoa) izango den neurtzeko, haren sorburuetara jo behar da, eta ulertu behar da klerikalismoa nolaz den gaur egun "sistema" katolikoaren parte. Parada hau 2023ko urtarrilaren hondarrean Saint-Merry Hors-les-Murs webgunean agertu Michel Bouvard-en artikulu batek emaiten dauku, izenburu honekin: "Le cléricalisme sera-t-il le fossoyeur du...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016