Gogoa hazi | 2022ko Azaroaren 24a
Karrika kantoian, noizean behin entzuten dudana: "Hire istorioak? Bai! Ongi! Baina zertarako ditek balio!" Jende helduak, eskolatuak, modernoak, erranen daut ipuinak edo istorioak ez dituela gogoko. Gezurrez josiak, ametsetako solasak direla. Hots, haurkeriak edo zaharkeriak, etxe zokoetan utzi behar direnak. Jendeak horrela dio ez dakielako zertaz ari den, edo bere baitan preso delako, ideologia edo gaurko dogma garaikide zenbaitengatik, gogoan dituen...
Gogoa hazi | 2022ko Azaroaren 17a
Liburuak "Croire", sinestea, zuen bere titulua. Gai ezin saihestua bere fedea barnatu nahi duenarentzat. Liburua irakur errexa zen eta anitz ikasten zinuen hor gure fede katolikoaz. Zenbait kapitulu euskaraz itzultzen nituen eta gero multxo bat baginen testu horien inguruan gure gogoetak egiteko.
Halako batean Lurden gertatu nintzan eta liburuaren egile jesuitarekin topo egin nuen. Doi bat harro nintzan gizon horri egiten ginuena kondatzeko. Erran nakonean nola ari ginen haren...
Gogoa hazi | 2022ko Azaroaren 10a
1942ko azaroan, munduko bigarren gerlan ginauden erdiz-erdi. Guretzat galdua zen. Ez genakien bihurgune handi baten bezpera hor genuela. Aleman armada jaun eta jabe zegoen Europan, Hendaiatik Leningradera, bere alde zituelarik Japonia eta Mussoliniren Italia. Eta hara non azaroaren 8an amerikar eta britainiar armadak lurreratzen diren Aljerian eta Marokon. Erreferan 11n alemanek Frantziako eskualde librea okupatzen dute, gure Zuberoa barne. Gainera 19an, Stalingrad kasik hartua zuten...
Gogoa hazi | 2022ko Azaroaren 03a
Berria erori da. Nola bonba batek etxea zapaltzen duen, ala berriak lehertu du ama, zapaldu du aita, zafratu du familia, harritu lagunak. Zure alaba istripuz zendu da. Zuen laguna hila da. Haren boza ez duzue gehiago entzunen, haren irribarrea gehiago ikusiko, haren begitartea gehiago goxatuko.
20 urte zituen, 22 urte zituen, 15 urte zituen, 17 urte zituen, 24 urte zituen.... Bideko istripuetan hil diren gazteen zerrenda ezin jasangarrizko luzea da 2022an. Irratietan, kazetetan,...
Gogoa hazi | 2022ko Urriaren 27a
Segitzen dut aitzineko bi aldietan (Herria 3651 eta 3656) abiatu hausnarketarekin, beti Joseph Moingt teologoaren "geriza" pean. Eta galdera liteke gaurkoan zehazki: nolako kristauak behar ditu Elizak bere etorkizunerako?
Gaur egun anitz otoitz egiten da elizetan bokazionen alde eta anitzetan entzuten da deus ez litekeela apezak errekrutatzea baino garrantziagokorik, zeren eta, apezik gabe, ez liteke ez...
Gogoa hazi | 2022ko Urriaren 20a
Aulki baten gainean etzinta, belauneko min gaixto bat saihestu nahiz, behin eta berriz zangoa kokatuz hola edo hala...gogoa lanean ari zait. Beharrik baditugula gaurko egunean dolorea kendu edo eztitzeko erremedioak! Aski goiz hartu beharrak hala ere, mina ezin jasana bilakatu aitzin, jakinez gainera,gero eta zailago egiten ari zaigula espezialistekin hitzordua lortzea nahi edo behar dugun bezain fite. Zuhur ibili behar beraz, aurre-ikusiz dena. Lehenago makurrago...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016