Gogoa hazi | 2023ko Martxoaren 02a
Klerikalismoa ongi ulertzeko eta huntarik libratzea zoin neke (batzuentzat ezinezkoa) izango den neurtzeko, haren sorburuetara jo behar da, eta ulertu behar da klerikalismoa nolaz den gaur egun "sistema" katolikoaren parte. Parada hau 2023ko urtarrilaren hondarrean Saint-Merry Hors-les-Murs webgunean agertu Michel Bouvard-en artikulu batek emaiten dauku, izenburu honekin: "Le cléricalisme sera-t-il le fossoyeur du...
Gogoa hazi | 2023ko Otsailaren 23a
Eliza batzuetan, igandetako orrian irakurtu dira ondoko hitz hauek. Nork idatziak ote? Marc Ailletek?
"Joan den hazilean, Aranzadi arkeologo taldeak esku bat lurpetik atera du Nafarroan, brontzezko orrian moztua, "sorioneku" euskal hitzaz hasten den idazkiarekin. Mende bat Jesu-Kristo sortu aitzinekoa, etxeko atean zintzilikatzen zen...
Gogoa hazi | 2023ko Otsailaren 16a
Daukagun lurraez dugu burasoenganik ukana, etorkiz.
Gure haurrei diegu hartua, maileguz. A. Saint Exupéry
Duela bi asteko Herria kazetaren editorialean Peio Jorajuriak idatzi azken hitzen sokari nahi nizkieke bizpahiru lerro lotu: "... lurraren militante izatea, lurra zainduz, lurraren saltzaileen begiak interes...
Gogoa hazi | 2023ko Otsailaren 09a
Jean-Michel Barnetche Uztaritzeko erretorak erakutsi daut berriki bideo bat gaitzat daukana Katixima Euskaraz. Hor ikusten dira haurrak Jesusez mintzo euskaraz! Ez, dena ez da akabo! Badira, apez, laiko, gizon eta emazte, emazte gehiago, gure euskara maiteaz eta giristino fedeaz ardura dutenak eta isiltasunean lanean ari direnak. Sail hortan hastetik holakoak izan dira hor lan egin dutenak!
Bainan zergatik ibili hoinbertze urrats? Elizan gabiltzan askorentzat, beren eguneroko...
Gogoa hazi | 2023ko Otsailaren 02a
Duela laster urtea hasi zen Ukrainako gerla: 2022ko otsailaren 24an, Errusiako armada indarka sartu zen auzoko erresuma horretan. Ukrainarren adiskideak harritu ginen eta beldurtu berehala zeporatuko zutela errusiarrek. Putinek ere hori bera uste zuen: Kiev hiriburua hiru egunez hartuko zuela, anartean Zelenski lehendakaria garbituko, gobernua deseginen, bere gizonak karguan jarriko, erresuma osoa jarraian meneratuko, hango jendea bere alde zuelakoan.
Ez zen ordea holakorik gertatu:...
Gogoa hazi | 2023ko Urtarrilaren 26a
"Zoazte polliki eskuz esku". Kolpez gogoratu zait, eskolako edo elizako bidea hartzerakoan, haurtzaroan, amak ematen zigun gomendio edo aholkua, elgar laguntzeko bide harri lohitsuan lerratu eta ez erortzeko. Erran gabe doa autoen lanjerak ez gintuen beldurtzen orain bezala eta tenorez xintxoki heltzeko ez ginen ere pinpirin kolore anitzekoeri begira egoiten. Gero arratsaldean gibeleratekoan bertzerik zen, libratu eta eskuak lurreztatuak sartuko ginen etxera gustukoa ginduen kaniketan...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016