Gogoa hazi | 2022ko Otsailaren 10a

JAINKOA KANPORATU

Aldaketa gaitzak ari dira gure bizian sartzen. Zientzia fikziozko film eta eleberrietan ikusten eta irakurtzen ziren gauza harrigarriak gure eguneroko ingurumenean aurkitzen dira eta anitzek egin beharrak ahalbideratu dituzte, bidaiak eta joan etorriak erraztu, mundua hurbildu.

Bestelakatze izigarria nahi nuke azpimarratu. Biziaren mugak, sortzea eta hiltzea. Ikusten eta entzuten dira orain hunelako gertakariak: bi gizon elkar maite dutenak eta haur baten aita izan nahi dutenak....

Gogoa hazi | 2022ko Otsailaren 03a

METODOA ALDATU

"Entzuna izaiteko, Elizak behar du metodoa aldatu". Erranaldi eta izenburu hunekin agertu da azken egun hauetan La Croix egunkarian Jean-Claude Hollerich kardinal luxenburgotarraren elkarrizketa. Katolizismoaren etorkizunaz emaiten du bere ikuspegia gaurko arazo nagusietarik abiatuz: fededunen kopuruaren beheititzea, elizaren papera gizartean, zelibatua, sexualitatea... Frantzisko Aita Sainduaren konfiantzazko gizon hunentzat ez da mezua aldatu...

Gogoa hazi | 2022ko Urtarrilaren 27a

Harat heldu eta lau? Edo hogoita hamalau!

Harat heldu eta lau? Edo hogoita hamalau!

Hastapenean "Hazten gaituena" ezarri nion titulu gisa artikulutxo huni, herri hunek eskaintzen bai digu nasaiki gorputz eta gogo bihotzen hazkurria. Azkenean bertze bat nagusitu zait, hori ere Euskal Herriaren berezitasuna batzuen ustez.

Sustraietarik dator zuhaitzaren bizi hazkurria, bai eta ere iduzkiaren izpietarik eta airearen...

Gogoa hazi | 2022ko Urtarrilaren 20a

Erregepittitta

Hegoak ebaki banizkio

neurea izango zen... J.A.

Diote...Frantses iraultza arte, udan bereziki, ermitau otoizlari bat egoiten zela Oilarandoi mendi kasko-kaskoan, kapera baten moldean herritarrek eraikia zioten aterbean. Ermitauaren betebeharra zen otoitzaren indarrez ortziak barreiatzea, inguruko mahastiak eta uztak gerizatzeko. Ordainez, lekuko

Gogoa hazi | 2022ko Urtarrilaren 06a

Jinkoaren nahia?

Malür bat agitzen denean, berehala entzüten dügü "Jinkoaren nahia" dela. Nork daki? Norbaiti telefonatü ote dio? Eta Satanen lana balitz? Jesü Kristek ez ote dü "mündü hontako Printzea" deitzen? Eta zer ideia dügü Jinkoaz, nolakoa zaikü? Gure arbaso paganoen ustez, jinko andana bat bazen, eta hon bezain gaixto ziren, lazgarri gaitzikor, "mendekus eta ürgüllü gora", jenteak bezala, edo sordei. Àƒ'œsü kexatzen ziren, tximista esküan, eta haien anplearazi beharrez,...

Gogoa hazi | 2021eko Abenduaren 23a

Elkarrekin bidez bide

Urriaren hastapenean, Frantxua Aita Sainduak gomita bat zabaldu du: munduan diren girixtinoek, sinodo ibilmolde baten bidez, beren gogoetak eta beren ikusmoldeak erran ditzaten. Helburua azpimarratu du,"bestelako Eliza bat eraikitzekoeta ez bertze Eliza bat, Eliza idekia, Jainkoak iradokitzen duena". Lehen bilkuran hor zirenak agurtu ditu erranez: "Bide ezberdinetik eta eliza anitzetik etorri zirezte. Bakotxak zuen galde eta itxaropenekin bihotzean".

"Sinodo" hitz hau...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016