Gogoa hazi | 2022ko Uztailaren 07a

Bi gerlari

Zeru zola argitzen ari zen, goiz argi eder baten menturan. Mendi zolan, bi multzo, ia-ia kopuru berekoak, bi soldadu tropa buruz buru zeuden, ehun urratsen tartean, borrokarako manuaren beha. Bizirik gelditzen ziren bi armadetako azken soldaduak. Gerlari zaildu beldurgabeak ziren, gudari trebeak, bihoztunak, denak giza nobleak. Ezker aldekoak eskuin aldekoak bezain balienteak. Galtzaile gertatuko zenak garaile aterako zenaren ohore ber-bera mereziko zuen.

Eta hasi zen gudua, ezpaten...

Gogoa hazi | 2022ko Ekainaren 30a

ESPERANTZA

Esperantza lau urteko neska ttipi bat da. Xuriz bezti da eta izar batekin jostatzen da. Geroa eskutan duen neska ttipia Esperantza!

Zenbait aste hauetan, Herria kazeta huntan, Mikel Erramouspek kondatzen dauku 17 frailebeneditano aldudarren historia. 17ak Aldudetik ateraiak eta memento berean, fraile horietaz bertzalde, bazen Alduden anitz apez eta serora! Bai, bazen anitz bokazione Alduden!

Mikelek erakusten dauku aldudar seme horiek, munduan zehar, zer bizi emankorrak...

Gogoa hazi | 2022ko Ekainaren 23a

Eliza berrituz

Peio Ospitalen artikulu berria interes handirekin irakurtzen dut: katolizismoak berritzeko behar gorria duela. Segurki baietz. Baina birfundatzeraino? XVI. mendean protestanteak entseatu ziren, eta zer gertatu zitzaien? Ez ustean erlijio berri bat sortu zuten, zaharra berritu nahian, eta honek sekula baino hetsiago segitu zuen bere aldetik. Ber gauza gerta daiteke gaur zuhurtziarik gabe jokatuz. Kasu dogmarekin. Haatik hortan zer sartzen da? Ni Credora mugatzen naiz, aski sinesgaitza zait...

Gogoa hazi | 2022ko Ekainaren 16a

Kolonizatze eta Ihardukitze

Bilkura baten bilduma irakurtzean, lerro hauek harritu naute bai eta haserretu. "Elkarrekin nola ibili edo nola bizi, galdea ongi etorria da. Eta galde hori azkartua daiteke Euskal Herria bezalako lurraldean, nun hizkuntza, batzuetan, faktore baztertzaile edo parropiako bizitzaileen ezberdintasunen ez kontuan hartzeko faktore izanez." Argi erraiteko: euskara ez dakitenak ez dira errespetatuak elizan, elizako ospakizunetan.

Lerro harrigarriak girixtino direnen partetik. Mendekosteko...

Gogoa hazi | 2022ko Ekainaren 09a

Katolizismoa: birfundazio baten baldintzak

Paul Thibaud filosofo eta historialariak Esprit aldizkariaren artikulu berri batean, "Une voie de refondation", dio katolizismoaren gaur egungo ongi-eza, nahiz eta eliz pedofiliaren krisia larria izan, maila erradikalagoan dagoela: bere pentsaeraren gelditze egoerak eta bere antolaketak, egungo kristau anitzen ustez, sinesgarritasuna galarazten dio Elizari. Gaur egungo erronka fedearen adierazpenak biziberritzea da, kristautasunaren lehen mendeetan...

Gogoa hazi | 2022ko Ekainaren 02a

Jeannette de Belloc eta Azkaingo erretora

EITBko langileak Azkainen ibilki dira kantu zahar bat berreskuratu nahiz. Sorginkeriaz akusaturik erre zuten neska bat aipatzen du. Kantu hori den bezala kantatzea, berriz ere emazte gaixo horren kondenatzea liteke. Gainera Eitbren gidoian jende horiek sorgintzat hartuak dira eta ohiduraz erraten diren gauzak errepikatuak; hala nola erre zuten apezak burua galdua zuela... Gure ikuspegia proposatu diotegu:

-kantu horri...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016