Gogoa hazi | 2022ko Uztailaren 28a
Soinekoak bere mintzaira berekin dauka, bai bere buruaren alde, bai bertzen alde. Beztitzeko moldeak argibideak emaiten ditu, nahiz eta berdintasuna zabaltzen den munduan. Tokien eta usaien arabera, emazte ala gizon, oraindik elementu handiak daude eta jatorrizko geografia, gizarteko funtzioa, erlisionea, soinekoa ikustean asma daitezke.
Soinekoak badu ere sinbolismoa eta gai hau barnatu nahi nuke gure elizbarrutian uztailaren hasieran izan den gertaera batetik abiatuta. Lescar hirian...
Gogoa hazi | 2022ko Uztailaren 21a
Astekari hunen zutabeetan behin baino gehiagotan gertatu zait Modernitateari erreferentzia egitea, hein handi batean segurik Elizaren eta Jainkoaren itxurapenaren oraingo krisia esplikatzeko. Baina, egia erran, sekula ez naiz arizan fenomeno horren izaeraz eta esentziaz. Azken egun hauetan adeitasunez emana izan zaidan liburu baten irakurketak ("Après Dieu À¢'€'" Un autre modèle est possible
Gogoa hazi | 2022ko Uztailaren 14a
Mendian ibili gare lagun artean zortzi bat egunez, Sierra de Guarako xendra arraroetan gaindi, izadi eder eta aberats batek zoratzen gintuela, lagunarteak loriatzen gintuen bezainbat. Toki eguzkitsuak dira, beraz idorrak baina Pirinioetatik jautsi urak hor dira, erroitzetan zalu edo iturritxoetan mantso; izadiak badaki ur horien aprobetxatzen, mendizaleak horien preziatzen.
Ibilaldi luzeen ondotik, edo errespetua merezi duten mendiak...
Gogoa hazi | 2022ko Uztailaren 07a
Zeru zola argitzen ari zen, goiz argi eder baten menturan. Mendi zolan, bi multzo, ia-ia kopuru berekoak, bi soldadu tropa buruz buru zeuden, ehun urratsen tartean, borrokarako manuaren beha. Bizirik gelditzen ziren bi armadetako azken soldaduak. Gerlari zaildu beldurgabeak ziren, gudari trebeak, bihoztunak, denak giza nobleak. Ezker aldekoak eskuin aldekoak bezain balienteak. Galtzaile gertatuko zenak garaile aterako zenaren ohore ber-bera mereziko zuen.
Eta hasi zen gudua, ezpaten...
Gogoa hazi | 2022ko Ekainaren 30a
Esperantza lau urteko neska ttipi bat da. Xuriz bezti da eta izar batekin jostatzen da. Geroa eskutan duen neska ttipia Esperantza!
Zenbait aste hauetan, Herria kazeta huntan, Mikel Erramouspek kondatzen dauku 17 frailebeneditano aldudarren historia. 17ak Aldudetik ateraiak eta memento berean, fraile horietaz bertzalde, bazen Alduden anitz apez eta serora! Bai, bazen anitz bokazione Alduden!
Mikelek erakusten dauku aldudar seme horiek, munduan zehar, zer bizi emankorrak...
Gogoa hazi | 2022ko Ekainaren 23a
Peio Ospitalen artikulu berria interes handirekin irakurtzen dut: katolizismoak berritzeko behar gorria duela. Segurki baietz. Baina birfundatzeraino? XVI. mendean protestanteak entseatu ziren, eta zer gertatu zitzaien? Ez ustean erlijio berri bat sortu zuten, zaharra berritu nahian, eta honek sekula baino hetsiago segitu zuen bere aldetik. Ber gauza gerta daiteke gaur zuhurtziarik gabe jokatuz. Kasu dogmarekin. Haatik hortan zer sartzen da? Ni Credora mugatzen naiz, aski sinesgaitza zait...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016