Gogoa hazi | 2022ko Otsailaren 17a
Euskal Telebistaren leihotik, igande goizeko euskal mezak arrakasta ederra du: berrogei bat mila ikus-entzule omen aldikal. Hogei parrokia aldizkatzen dira hor, euskal diozesa edo elizbarruti banatik lau, bakoitza hiru igandez segidan, diozesa horiek direlarik Baiona, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñekoak, hots Iparralde, Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroakoak. Denetan adineko jendea, ez bada xaharra; batzutan haurrak ere hor; arteko guti, gazte gutiago. Harrigarri zait...
Gogoa hazi | 2022ko Otsailaren 10a
Aldaketa gaitzak ari dira gure bizian sartzen. Zientzia fikziozko film eta eleberrietan ikusten eta irakurtzen ziren gauza harrigarriak gure eguneroko ingurumenean aurkitzen dira eta anitzek egin beharrak ahalbideratu dituzte, bidaiak eta joan etorriak erraztu, mundua hurbildu.
Bestelakatze izigarria nahi nuke azpimarratu. Biziaren mugak, sortzea eta hiltzea. Ikusten eta entzuten dira orain hunelako gertakariak: bi gizon elkar maite dutenak eta haur baten aita izan nahi dutenak....
Gogoa hazi | 2022ko Otsailaren 03a
"Entzuna izaiteko, Elizak behar du metodoa aldatu". Erranaldi eta izenburu hunekin agertu da azken egun hauetan La Croix egunkarian Jean-Claude Hollerich kardinal luxenburgotarraren elkarrizketa. Katolizismoaren etorkizunaz emaiten du bere ikuspegia gaurko arazo nagusietarik abiatuz: fededunen kopuruaren beheititzea, elizaren papera gizartean, zelibatua, sexualitatea... Frantzisko Aita Sainduaren konfiantzazko gizon hunentzat ez da mezua aldatu...
Gogoa hazi | 2022ko Urtarrilaren 27a
Harat heldu eta lau? Edo hogoita hamalau!
Hastapenean "Hazten gaituena" ezarri nion titulu gisa artikulutxo huni, herri hunek eskaintzen bai digu nasaiki gorputz eta gogo bihotzen hazkurria. Azkenean bertze bat nagusitu zait, hori ere Euskal Herriaren berezitasuna batzuen ustez.
Sustraietarik dator zuhaitzaren bizi hazkurria, bai eta ere iduzkiaren izpietarik eta airearen...
Gogoa hazi | 2022ko Urtarrilaren 20a
Hegoak ebaki banizkio
neurea izango zen... J.A.
Diote...Frantses iraultza arte, udan bereziki, ermitau otoizlari bat egoiten zela Oilarandoi mendi kasko-kaskoan, kapera baten moldean herritarrek eraikia zioten aterbean. Ermitauaren betebeharra zen otoitzaren indarrez ortziak barreiatzea, inguruko mahastiak eta uztak gerizatzeko. Ordainez, lekuko
Gogoa hazi | 2022ko Urtarrilaren 06a Malür bat agitzen denean, berehala entzüten dügü "Jinkoaren nahia" dela. Nork daki? Norbaiti telefonatü ote dio? Eta Satanen lana balitz? Jesü Kristek ez ote dü "mündü hontako Printzea" deitzen? Eta zer ideia dügü Jinkoaz, nolakoa zaikü? Gure arbaso paganoen ustez, jinko andana bat bazen, eta hon bezain gaixto ziren, lazgarri gaitzikor, "mendekus eta ürgüllü gora", jenteak bezala, edo sordei. Àƒ'œsü kexatzen ziren, tximista esküan, eta haien anplearazi beharrez,...Jinkoaren nahia?
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016