Gogoa hazi | 2022ko Ekainaren 16a
Bilkura baten bilduma irakurtzean, lerro hauek harritu naute bai eta haserretu. "Elkarrekin nola ibili edo nola bizi, galdea ongi etorria da. Eta galde hori azkartua daiteke Euskal Herria bezalako lurraldean, nun hizkuntza, batzuetan, faktore baztertzaile edo parropiako bizitzaileen ezberdintasunen ez kontuan hartzeko faktore izanez." Argi erraiteko: euskara ez dakitenak ez dira errespetatuak elizan, elizako ospakizunetan.
Lerro harrigarriak girixtino direnen partetik. Mendekosteko...
Gogoa hazi | 2022ko Ekainaren 09a
Paul Thibaud filosofo eta historialariak Esprit aldizkariaren artikulu berri batean, "Une voie de refondation", dio katolizismoaren gaur egungo ongi-eza, nahiz eta eliz pedofiliaren krisia larria izan, maila erradikalagoan dagoela: bere pentsaeraren gelditze egoerak eta bere antolaketak, egungo kristau anitzen ustez, sinesgarritasuna galarazten dio Elizari. Gaur egungo erronka fedearen adierazpenak biziberritzea da, kristautasunaren lehen mendeetan...
Gogoa hazi | 2022ko Ekainaren 02a
EITBko langileak Azkainen ibilki dira kantu zahar bat berreskuratu nahiz. Sorginkeriaz akusaturik erre zuten neska bat aipatzen du. Kantu hori den bezala kantatzea, berriz ere emazte gaixo horren kondenatzea liteke. Gainera Eitbren gidoian jende horiek sorgintzat hartuak dira eta ohiduraz erraten diren gauzak errepikatuak; hala nola erre zuten apezak burua galdua zuela... Gure ikuspegia proposatu diotegu:
-kantu horri...
Gogoa hazi | 2022ko Maiatzaren 26a
Behinola, laborari bati aizkora faltatu zitzaion. Bazuen susmoa auzoko gizon gazte batek ebatsi ziola. Gaztearen joan jineri, eleeri, ibilmoldeari begi-bazterrez so egiten zion, mesfidati... Bai egiaz, ibilera ebasle batena zuela, lapurraren behako maltzurra, azeri begitarte faltsua, gaiztagin baten ele-zuriak. Gaztearen gorputz eta egitate guziek salatzen zuten hobenduna zela. Mesfidantzak herra sortu zion.
Horiek hola laborariak ustekabean bere aizkora, bide bazterrean, sasietan...
Gogoa hazi | 2022ko Maiatzaren 12a
Putin errusiar lehendakariak Ukrainan hasi duen gerla luzatzen ari da, eta beldurra ematen du. Noraino hedatuko da, munduko hirugarren gerla baten pizteko arriskua piztuz? Haatik Putinen aldekorik badago euskaltzaleen artean ere, bereziki Hegoaldean. Iritzi publikoarekin ez ados izanez, beren aburuak ez dituzte klarki aitortzen, baina zeiharka dabiltza, hala nola ukrainar soldadu talde txiki batek errusiar presoner batzuen aurka eginiko gerla-krimen jakin bat azpimarratuz, eta etsaiek...
Gogoa hazi | 2022ko Maiatzaren 05a
Hauteskunde denborak, hitzak dion bezala, hautu baten egitera gonbidatzen du. Hautua prozesu bat da bai eta prozesu horren emaitza. Prozesu horren emaitzak ondorioak badauzka eta sortzen ditu. Egunero hautuak egiten dira, ohar gabean, tokiko ohiduren arabera, etxeko eta kanpoko jendetasunaren arabera.Norberaren bizi osoari zentzua emanen dion hautuak, prozesu bera ukanik ere, bertzelako arta eta tratamendua galdetzen du. Lehenik, zer zentzu eman, zeri eta nori buruz bizi? Gero, norekin...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016