Gogoa hazi | 2022ko Martxoaren 17a

KATOLIKO ATEOAK

Beti interes handiz irakurtzen dut igandero Jean-Claude Guillebaud kazetari eta berriemaile nagusiak Sud-Ouest egunkarian idazten dituen editorialak, parada duen bakoitzean bere kristau sinestea agertuz. Nere artikuluaren helburua, gaur, otsailaren 20an, igandez, "L'étrange catholicisme d'Eric Zemmour" izenburuarekin agertu bere editoriala zuenganatzea da.

Ildo beretik, berriki frantsesera itzuli liburu batean (Dieu? Au fond à droite. Salvator), Iacopo...

Gogoa hazi | 2022ko Martxoaren 10a

Hala ere.

Ohartua zintezke, irakurle, Mandio beti baikor agertzen dela munduaren bilakaeraz edo jendearen gogo bihotzen garapenaz. (Ez ditugu berriz aipatuko, munduak, bere historia luzean, bizi izan dituen injustiziak, egin dituen aurrera pausoak, eta egiteko gelditzen zaizkion kontaezinak). Aise ulertuko duzu sentimendu hori, optimistarena, itzulipurdikatu baldin bazaio dakizun berria entzutean: gizalegetik kanpoko Putinen ankerkeria. Europarra,...

Gogoa hazi | 2022ko Martxoaren 03a

Kutx ala pil

Gerla gorria... Alde batetik bi mila soldadu, bestaldetik ehun eta berrogoi baizik ez. Azken hauek mendi ibar zolan hertsatuak, arratoiak bezala zokoratuak. Ezin ihes egin.

Ez dute hauturik: edo amore eman, armak entregatuz errenditu, bizirik ateratzeko xantza gutirekin edo lotu borrokari, bizirik ateratzeko are xantza gutiagorekin.

Beldurrak harturik, soldadueri etsipena sartua zaie. Baina, zepotik ateratzeko, jeneralak oraindik badu estrategia bat. Nola motibatu bere gizonak?...

Gogoa hazi | 2022ko Otsailaren 17a

Agur, agur Maria

Euskal Telebistaren leihotik, igande goizeko euskal mezak arrakasta ederra du: berrogei bat mila ikus-entzule omen aldikal. Hogei parrokia aldizkatzen dira hor, euskal diozesa edo elizbarruti banatik lau, bakoitza hiru igandez segidan, diozesa horiek direlarik Baiona, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñekoak, hots Iparralde, Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroakoak. Denetan adineko jendea, ez bada xaharra; batzutan haurrak ere hor; arteko guti, gazte gutiago. Harrigarri zait...

Gogoa hazi | 2022ko Otsailaren 10a

JAINKOA KANPORATU

Aldaketa gaitzak ari dira gure bizian sartzen. Zientzia fikziozko film eta eleberrietan ikusten eta irakurtzen ziren gauza harrigarriak gure eguneroko ingurumenean aurkitzen dira eta anitzek egin beharrak ahalbideratu dituzte, bidaiak eta joan etorriak erraztu, mundua hurbildu.

Bestelakatze izigarria nahi nuke azpimarratu. Biziaren mugak, sortzea eta hiltzea. Ikusten eta entzuten dira orain hunelako gertakariak: bi gizon elkar maite dutenak eta haur baten aita izan nahi dutenak....

Gogoa hazi | 2022ko Otsailaren 03a

METODOA ALDATU

"Entzuna izaiteko, Elizak behar du metodoa aldatu". Erranaldi eta izenburu hunekin agertu da azken egun hauetan La Croix egunkarian Jean-Claude Hollerich kardinal luxenburgotarraren elkarrizketa. Katolizismoaren etorkizunaz emaiten du bere ikuspegia gaurko arazo nagusietarik abiatuz: fededunen kopuruaren beheititzea, elizaren papera gizartean, zelibatua, sexualitatea... Frantzisko Aita Sainduaren konfiantzazko gizon hunentzat ez da mezua aldatu...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016