Gogoa hazi | 2022ko Urriaren 20a
Aulki baten gainean etzinta, belauneko min gaixto bat saihestu nahiz, behin eta berriz zangoa kokatuz hola edo hala...gogoa lanean ari zait. Beharrik baditugula gaurko egunean dolorea kendu edo eztitzeko erremedioak! Aski goiz hartu beharrak hala ere, mina ezin jasana bilakatu aitzin, jakinez gainera,gero eta zailago egiten ari zaigula espezialistekin hitzordua lortzea nahi edo behar dugun bezain fite. Zuhur ibili behar beraz, aurre-ikusiz dena. Lehenago makurrago...
Gogoa hazi | 2022ko Urriaren 13a
Ikus HERRIA3655°, Mandioren artikulua. Piarresi erantzun bat.
Beraz "Bizi leuna" deramaten idazle horietarik gaituk, "anestesiatuak", gu, "Jainkoa, Herria, Jendea" sail honetakoak, gure artikuluak ziropaz eta pomadaz bildurik proposatzen ditugunak. Lehenik eta behin zer zakiak bazterreko batek gure bizitzaz. Gure zauriak eta dramak agerian eman behar ote dizkiagu, "J.B.J" sail honetan...
Gogoa hazi | 2022ko Urriaren 06a
Hor zaude, Urzumu gainean, besoetan duzun semea eskaintzen duzula Itsasuri bai eta gizarte guziari. Fededunak ziren, Maria, zure itxura hori hor eraiki zutenak, orain dela mende bat inguru. Sinesten zuten, haien fedearen lekuko, hor zaitugu.
Maria, lagun nezazu otoitz hau umiltasunekin egiten. Zutan, zeru lurren erregina baino nahiago dut ikusi, orain dela bi mila urte, Nazarete herrian, isiltasunean, ereman zinuen bizia. Ikusten zaitut herri hortako emazte gaztea, zoriona hedatzen...
Gogoa hazi | 2022ko Irailaren 29a
Irrati eta telebista guziek burrustan eman dituzten laudorioak hemen errepikatu gabe, erregina horrekin genituen harreman espiritual zenbait aipatuko ditut.
Lehenik horren arbasoetarik izan zen Akitaniako Alienor dukesa handia, gure etxekoandre distiranta XII. mendean, bizitza bat zinez epikoa eramanez. Gaitzeko emaztea! Historiazale batzuen arabera, gizon izan bazen, mende hori Alienorren mendea deituko zen, XVII.a Louis XIV.arena izan zen bezala. Hizkuntza andana bat bazakien, heien...
Gogoa hazi | 2022ko Irailaren 22a
Elixabet II. erreginaren heriotzak hitz bat atzarrarazi du: Eginbidea. Eta haize firfirak mundu osoan hedatu du, kasik isilka, goxoki, lagunaren beharrian sekretu bat xuxurlatzen den bezala, ongi jakinik berriaren hegalek zabalduko dutela. Bat bertzeari berria errepikatu da: eginbidea, devoir, eginbeharra, deber, to have to, müssen, dovere, phai, zien, moet, mun kudu... Herrialdetan, erresumetan, hizkuntza guziek oihartzun egin dute. Munduan zehar jendea altxatu da, xumeak eta xinpleak,...
Gogoa hazi | 2022ko Irailaren 15a
Nere azken artikuluan (2022/07/21eko Herria 3651 zk.) Modernitatea, edo Argitsuen aldia, hain zuzen gizabanakoa, sozial zamatik nolabait libratuz, bere buruaren nagusi egiten den garaia dela frogatzen saiatu naiz, iraganaren, tradizioaren, aita familiakoaren, buruzagiaren, erregearen, sakratuaren, aitzinakoaren pisua eta hertsapena inarrostean dituen garaia. Zientzia iraganaren autoritatetik libratzen da eta tradizioaren arabera sinesten eta praktikatzen den guziari zalantza...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016