Gogoa hazi | 2023ko Ekainaren 29a
Hainbertze aipu den IA (Intelligence Artificielle) edo Adimen Artifizialaz zerbait ikasi behar nuela nik ere aritu naiz entseiu batzuen egiten. Lehen gauza, harritu nauena galdera hau egin diodanean "Euskara badakizu?" erantzun dit: "Bai!"
Huna egin diozkaten galdeak eta AAren erantzunen zati batzu, ziren bezal-bezala. GPT 3,5 baliatu dut, urririk baita. GPT4 anitzez hobea dela diote (24€ hilabetean), eta hala da. Saio batzu egin ahal ukan ditut urririk eta...
Gogoa hazi | 2023ko Ekainaren 22a
-Ilargi Amandrea, zeruan zer berri?
-Zeruan berri onak orain eta beti!
Egunotan, historian lehen aldiz, munduko astronomoek euskal izenak emango dizkiete Gliese 486 izarrari eta haren planetari. GAR deitu dute izarra eta SU haren planeta. Izen egokiak dituzte...
Gogoa hazi | 2023ko Ekainaren 15a
"Odolaren mintzoan" ekarria da Xalbadorren kantu hau. Bere fedeaz ari zauku hemen gure urepeldarra. Berrogoi urte iragan berriak zituen kontzilioa Erroman hasi zelarik, 1963. urtean. Hiru urte iraun zuen Elizaren biltzar nagusi horrek. Haize berri bat sortu zen orduan eliza katolikoan. Beldurraren mundutik amodioaren erreinura sartzera gomitatua zen fededuna.
"Jainkoa eta ni" 1974 urtean izan zen publikatua. Denbora hartako elizgizonez mintzo da hemen:
Gogoa hazi | 2023ko Ekainaren 14a

Gogoa hazi | 2023ko Ekainaren 08a
Bizia, ondasun egiazko bakarra, beste guzien ama, baina hilkorra. Errespeturik handiena zor zaio. Hori bera dio Jainkoaren legeak: inor ez zazula hil! Salbuespenik ez dakar. Judu, kristau eta musulmanak, hots monoteista guziak behartzen gaitu. Erlijiotik harat ere, pentsalari nagusiek errespetu osoa diote, halaber mediku gehixenek, ofizioz horren zerbitzuko jarriak baitira.
Haatik badakigu munduko bizitza bukatuko zaigula, eta beldur batek aztoratzen gaitu: ez ote dugun ezin bizi eta...
Gogoa hazi | 2023ko Ekainaren 01a
23 urte ditu gizon gazteak, munduan barna ezagutua, fama handikoa, Brasil-Espainol futbolaria, diruduna. Haren nigarrek hunkitu naute. Bere taldekideen erdian, zelaian, ezin izan ditu nigarrak atxiki.
Bertze jokolari anitz bezala, larru beltza duten kirolariek bezala, bere larruaren koloreagatik laidoztatua izan da. Futbol zelaian sartu aitzin, "ziminoa haiz, ziminoa haiz" errepikatzen eta kantatzen zuten hor ziren gizon gazteek. Eta jokolari ona izanagatik ere, golak sartzen...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016