Gogoa hazi | 2024ko Urtarrilaren 18a
Eguberri eta Trufania iragan berri diren aldi huntan, Emmanuel-en ("Jainkoa gurekin") itxura zehatza zein izan ote litekeen galdezka egon naiz ene buruari, gerla gorria milaka eta milaka biktima hobengabe, gehienak emazte eta haur, egiten ari delarik gure ateetan, izan Ukrainan edo Ekialde Hurbilean. Eta huna nun mintzo bat altxatu den, basamortutik bezala, Jesus bera bizi izan den lurraldetik: Tal Mitnik mutil gaztearena. Tal Mitnick, 18...
Gogoa hazi | 2024ko Urtarrilaren 11a
Jendeak baitezpadakoa du itxaropenean eta elkartasunean oinarritzea bere ibilmoldea. Dena pikutara doalako sentimenduak ez garamatza inora. Entzunez gerla solasak eta ikusiz populazioen sufrikarioak "Nora doa gaurko mundu nahasi hau?" galdetzen dio bere buruari baten batek. Batzu harritzen ere dira "Gerla, Jesusen herrian ere!" iduri eta orain arte, urtez urte, palestinarrek jasana ez dela konta.
Gogoa hazi | 2024ko Urtarrilaren 04a
2024 urtea 2023ari juntatzeko, bizpahiru urrats gibelera eta aipa dezadan Beloken 2023ko azaroaren 26an Mixel Oronozi eskainia izan zitzaion omenaldia.
Aldaretik mintzatu jendeak ziren sinpleak, umilak, zintzoak, egiatiak. Nabarmen sentitu dugu, zein mundutan zebilen Mixel, eta nolako gizona zen. Anitz lan bidetako jendeak ziren, denak hats berekoak, izan artista,...
Gogoa hazi | 2023ko Abenduaren 14a
Haur eta gazte denboran, herriko berriak jakiten ginituen igande goizez meza ondoan, elizako atean, ostatuan edo pilota plazan; kantonamendukoak merkatu egunean; erresumako eta mundu zabaleko zenbait Herria astekarian. Etxe batzuetan irrati "posta" bazuten; gurean 1961eko udan sartu zen. Meteoa bereziki estimatzen ginion, nahiz gaurkoak baino bista laburragoa zuen. Hots ez ginen berri gaiztoen menean bizi. Hilmezu bat noiztenka, krima handi baten edo hilketa andana baten ondotiko...
Gogoa hazi | 2023ko Abenduaren 07a
Edozoin aldetan, edozoin gaietan, berri txarrak ari dira zabaltzen. Izan dadila klima, erlisionea, politika, ekonomia, laño beltz batek estaltzen ditu. Astekari hunen sail batek, Jainkoa, Bizia, Jendea deituak, begirada doi bat ezberdina ematera edo gauzak fede perspektiba batetik begiratzera gomitatzen gaitu. Errealitate latz huntan, kimuak edo muskilak ikustea dagokigu.
Eta botoi eder bat ikusi dut duela guti. Eliza katolikoaren klerikalismoa, Aita Sainduak eta giristino...
Gogoa hazi | 2023ko Azaroaren 30a
Deigarria egin zait joan den urriaren 20an La Croix-en agertu tribuna bat, gutitan erabiltzen den gai bat aipatzen zuelako, hau da Eliza eta Frantziako zuzenbide penalaren arteko harremana. Tribuna hau Juliette Gaték izenpetua da, zuzenbide publikoko konferentzia Irakaslea da eta Aix-en-Provenceko Abokatuen Elkargoko abokatua. Bere burua aurkezten du "bataiatu soil bat bezala, ekintza katoliko ttipietan pozik engaiatua, baina ere zuzenbidean doktorea eta...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016