Gogoa hazi | 2023ko Uztailaren 27a
Herria astekarian deskubritu zenuten Ewa Dzieduszyckik egiten duen lana Misja Medyczna fundazioarekin erremedioak bidaltzeko Ukrainara. Krakoviatik Kyiv-era, Lviv eta Ouman-etik pasatuz, Oihana Larçabal kazetariak misioa segitu du aste betez, ekainaren 11tik 18ra. Huna hemen bere lekukotasuna.
Gogoa hazi | 2023ko Uztailaren 20a
Ziminoa lapurteraz eta behe-nafarreraz, tximinoa zubereraz eta batuan: gure askazi hurbila ote? Darwin jakintsuak anitzen ustez omen dio jendea tximinotik datorrela. Egiazki diona hauxe da: ber arbasoak ditugula tximinoak eta guk. Orain ikertzaileak urrunago doatzi, erranez jendea tximino mota berezi bat dela, mutazio edo aldaketa handirik jasan duena. Solas honetara ekartzen nau Maite Iratzokik ekaina leheneko zenbakian aipatzen duen brasildar futbolari...
Gogoa hazi | 2023ko Uztailaren 13a
Nola liteke 15 urte peko haurrak karrikan izaitea, gauaz, saltegien erakusleihoak hausten, barneko gauza guziak ebasten, autoak erretzen? Nola liteke, adin hortan, liburutegieri su ematera, eskola suntsitzera, haurtzaindegia xehatzera joaitea? Nola liteke, hoin gazterik, auto bat jaurtiki auzapezaren eta bere familiaren etxearen kontra, su emateko intentzioarekin, ikusiz gainerat ama familiakoa hor dagoela bere bi haurrekin?
Gertakari horien irudiek, behin eta berriz erakutsiak izan...
Gogoa hazi | 2023ko Uztailaren 06a
Joan den martxoan burutu den Alemaniako Elizaren "bide sinodala" Eliza Katoliko osoarentzat urrats adierazgarria da. Tokiko beste hainbat Eliza inspiratu beharko lituzkeen egiteko moldea itxuratzen du. Ahobatezkotasunik ez egitea, Alemanian, beste herrialde batzuetan eta Erromako Kurian ere kritika gogorrak sortu izana, zisma baten mehatxu fantasiatsua harrotzeraino, nihor axolagabe utz dezaken funtsezko zerbait jokatzen ari den seinale da.
Gogoa hazi | 2023ko Ekainaren 29a
Hainbertze aipu den IA (Intelligence Artificielle) edo Adimen Artifizialaz zerbait ikasi behar nuela nik ere aritu naiz entseiu batzuen egiten. Lehen gauza, harritu nauena galdera hau egin diodanean "Euskara badakizu?" erantzun dit: "Bai!"
Huna egin diozkaten galdeak eta AAren erantzunen zati batzu, ziren bezal-bezala. GPT 3,5 baliatu dut, urririk baita. GPT4 anitzez hobea dela diote (24€ hilabetean), eta hala da. Saio batzu egin ahal ukan ditut urririk eta...
Gogoa hazi | 2023ko Ekainaren 22a
-Ilargi Amandrea, zeruan zer berri?
-Zeruan berri onak orain eta beti!
Egunotan, historian lehen aldiz, munduko astronomoek euskal izenak emango dizkiete Gliese 486 izarrari eta haren planetari. GAR deitu dute izarra eta SU haren planeta. Izen egokiak dituzte...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016