Gogoa hazi | 2024ko Uztailaren 25a
Paul Adrien fraileaz bestalde badira ere beste apez, fraile, serora edo laiko batzu sare sozialetan anitz agertzen direnak. Bada segur hauta. Horra horietarik zonbait.
Hala nola Benoit Gélébart eta Thibault Pfeffer "two disciplines" izenarekin. Gai interesantak jorratzen dituzte: Korea nola kristautu da kanpotik etorri misionestik gabe? Nor da Lauren Daigle kristau kantaria?
Horiekin ere Mathieu Raphray apeza, 44 urte. Dio ahoan bilorik gabe behar dela...
Gogoa hazi | 2024ko Uztailaren 18a
Eskuin mutur modernoa lehen mundu gerlaren ondotik sortu zen Italian, Mussoliniren ideiatik eta haren gidaritzan, Faxismoa deitzen zuelarik. Honentzat Nazioa denen gainetik dago, eta jende bakoitzak Nazioaren baitan urtu behar du. Beraz Estatu-Nazioaren goitik ez dago deus, ez Europarik, ez tratu edo hitzarmenik, ez nazioarteko legerik, ez Giza eskubiderik... Ondotik etorri zen tzarrena, Hitler, Nazismoarekin: faszismoa bazterrik gabe gogortu zuen, arrazakeria bortizkeriari lotuz. Bi...
Gogoa hazi | 2024ko Uztailaren 11a
Egungo zalapartek, gizarteko ikuspuntuen desadostasunek, mundu digitaleko etorkizunak, kezka haundia sortu dute. Norat doa mundua? Konfiantxa nori eman? Zeri buruz joka? Zoin dira egungo baloreak? Bakotxak bere erantzuna badu, konponbidea emanen duelakoan, aterabide guziak dituelakoan. Salbatzailea nundik etorriko den, ustez kanpotik, nunbaitik ateratuko dela!
Herrialde demokratiko batzuk gobernatzeko arazoak dituzte. Demokraziak bakotxaren hausnarketa galdetzen du, pentsatzeko...
Gogoa hazi | 2024ko Uztailaren 04a
Segitzen dugu iragan maiatzaren 23an Herrian (3739 zk.) abiatu gogoetarekin, CIASEren 2021eko urriaren 5eko txostenetik atera behar diren irakaspenak aztertuz. Paris Nanterreko Unibertsitateko Audrey Darsonvilleren lanean oinarritzen gira, 2023ko maiatzaren 15eko "Revue du droit des religions" aldizkarian argitaratua, ["Dissiper les ténèbres", une proposition de justice restaurative] izenburupean.
CIASEk bere lanetan hartu duen metodologia biktimen inguruan...
Gogoa hazi | 2024ko Ekainaren 27a
Ttikitan debeku hori bagenuen; horri desobeditzea bekatu! Hori ulertu genion Jaun Erretoreari katixima denboran.
Berrikitan Mormon eliza baten bisitatzeko parada etorri zaigu. Apezaren debeku hura gogoratu zait; erran gabe doa aise gainditu dudala. Gainera badugu kusi bat fede horretakoa; okasio ederra bere sinestearen hobeki ulertzeko.
Ipar Amerikako Utah estatuan gaindi ibilki ginen berrikitan. Entzuna genuen Mormonen estatua zela. Ikasi dugu 1847an etorri zirela Mormonak...
Gogoa hazi | 2024ko Ekainaren 20a
Suak badu jendea bere inguruan biltzeko dohaina. Azkeneko gertakari zenbait suarekin ospatu edo ospatzekoak ditugu: Mendekoste, korrika (euskararen sua eskuz-esku, hatsez-hats, herriz-herri), gainean dugun ustegabeko hauteskundeen sutea. Laster, Joko Olinpikoak eta Donibaneko suak... Hurrengo ostegunean, ekainaren 20an (20:51) (GMT), urteko egunik luzeena biziko dugu. Egun hau da, eguzkiak (iuzkiak, iduzkiak, iguzkiak, ekiak) zeruan bere gorena joko duen erpina. (eki + gaina =...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016