Gogoa hazi | 2024ko Apirilaren 04a
Beharbada, irakurle, haurrean irakurtu duzu Kit Carson komikia. Gure etxera etortzen zen, nondik ez dakit, kanpatzera etortzen ziren "estrañerenganik" ote? Anitz maite genuen nola Kit Carson hori borrokatzen zen indio "gaixtoen" kontra.
Abian bai gira Amerikara, ibilaldia prestatzean ikusi dut Navajo...
Gogoa hazi | 2024ko Martxoaren 28a
Telebistako erreportaietan ikusi dituzkezue, etxe hondakin porroskatuen artean, ahal den bezala, palestinar amatxi bat edo ama zenbait, haur elemenia batez inguratua, ogia egiten, su ilaun ttar baten gainean. Sarraski, tiroketa, erailketa, sarekada, latzikara, aiherkunde, mendeku, irain, kalapita, traizio... leherketa eta garrasi guzien artetik lanean. Hona hor ama ogi-egileek gerlari ematen dioten erantzuna. Bizi indarra obratzen ari, umilki, heriotzaren indar krudel, itsuaren aurka, gerla...
Gogoa hazi | 2024ko Martxoaren 21a
Berriki anitz aipatu da Pariseko Stanislas eskola eta okasione hortan, eskola pribatu eta publikoen auzia.
Hendaiako Jondoni Bixintxo kolegio eta eskolako Philippe Bancon eta Jérôme Gaillard zuzendariek, beren ikusmolde argi bezain baliosa agerrarazi dute La Croix egunkarian.
Horra bi hitzez zer dioten:
Urtea joan, urtea jin eskola "libro" deitzen zirenek eskola "pribatu" izena hartu dute. Euskal Herrian eskola katolikoak "écoles privées confessionnelles"...
Gogoa hazi | 2024ko Martxoaren 14a
Euskal Herri maitea, aitamen fedeari bizkarra eman diozu: gu baino zozoagoak ote ziren? Eta zer irabazi duzu? Bizitzaren zentzua galdu? Zentzu ona ber denboran? Apaltasuna eta neurria? Barkamenaren indarra? Betiereko esperantza? Eguneroko pazientzia?
Kristau balore batzuk atxiki dituzu, elkartasuna bereziki, eta hobe naski: Jesu Kristoren uretik edaten duzu, bainan iturria ukatzen. Iturri gabeko ibaian sinesten duzu, erro gabeko zuhaitzean, zola gabeko zuganean, haurrik gabeko...
Gogoa hazi | 2024ko Martxoaren 07a
Orain ere, zoritxarrez, gizon eta emazte anitzen errealitatetik bakearen bidea urrun daude eta ondorioz gaur egun osoki elkar loturik eta elkar konektaturik dagon mundua ez da bakean. Nazioarteko elkarrizketa konstruktiboa lortzeko ahaleginak izanik ere, gerlen eta gatazken zalapartak handitzen ari dira. Eritasunak aitzina doaz, pandemiaren neurria hartuz. Klima-aldaketaren eta ingurumenaren hondatzearen ondorioak handitzen ari dira, gosearen eta egarriaren drama emendatzen. Indibidualismoan...
Gogoa hazi | 2024ko Otsailaren 29a
Iragan asteko Herrian jada aipatua izan da Juan Mari Uriarte apezpikuaren heriotza, garrantzizko datu batzuk gogoratuz. Pentsatu dut gertakari honek, berarekin hurbiletik lan egin zuen norbaiten lekukotasuna agertzea merezi zuela. Beste batzuen artetik, berexi dut laiko batena, emaztea: Marije Guerra Uriarteren apezpiku aldian (2000-2010) prentsa arduraduna izan zen. Huna haren hitz sakon eta hunkigarriak "Gure apezpiku onari esker ona" izenburu...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016