Gogoa hazi | 2024ko Agorrilaren 29a

Laura eta etxeko esklaboak

Amerikar Estatu Batuetan berrikitan egin dugun ibilaldia aipatua dut hemen berean, Navajo indioak ohoretan ezartzen nituela. Oraikoan, Louisianeko etxalde baten bisitan esklaboeri buruz ikasi dugunaz dut solasa.

Gogoa hazi | 2024ko Agorrilaren 01a

Herria

Datorren larrazkenean, Herria kazeta honek bere lauetan hogoi urteak kunplituko ditu. Nire xedea ez da kazetaren azterketa egitea, ez eta ere edukietan sartzea. Etorriko dira eztabaida eta balorazioen garaiak. Nahi nituzke alde batetik kasetak duen "nortasun berezia" aipatu eta bestetik, gaurko berrogeita hamar-hirurogei berriketariak, opor zenbait hartzekotan direnak, ohoratu, ahantzi gabe aspalditik hainbeste berri emaile izan direnak. Ohoratzea beste eskertzeko manera bat...

Gogoa hazi | 2024ko Uztailaren 25a

Sare sozialetako misionest berriak (segida)

Paul Adrien fraileaz bestalde badira ere beste apez, fraile, serora edo laiko batzu sare sozialetan anitz agertzen direnak. Bada segur hauta. Horra horietarik zonbait.

Hala nola Benoit Gélébart eta Thibault Pfeffer "two disciplines" izenarekin. Gai interesantak jorratzen dituzte: Korea nola kristautu da kanpotik etorri misionestik gabe? Nor da Lauren Daigle kristau kantaria?

Horiekin ere Mathieu Raphray apeza, 44 urte. Dio ahoan bilorik gabe behar dela...

Gogoa hazi | 2024ko Uztailaren 18a

Eskuin muturraz

Eskuin mutur modernoa lehen mundu gerlaren ondotik sortu zen Italian, Mussoliniren ideiatik eta haren gidaritzan, Faxismoa deitzen zuelarik. Honentzat Nazioa denen gainetik dago, eta jende bakoitzak Nazioaren baitan urtu behar du. Beraz Estatu-Nazioaren goitik ez dago deus, ez Europarik, ez tratu edo hitzarmenik, ez nazioarteko legerik, ez Giza eskubiderik... Ondotik etorri zen tzarrena, Hitler, Nazismoarekin: faszismoa bazterrik gabe gogortu zuen, arrazakeria bortizkeriari lotuz. Bi...

Gogoa hazi | 2024ko Uztailaren 11a

Izarra

Egungo zalapartek, gizarteko ikuspuntuen desadostasunek, mundu digitaleko etorkizunak, kezka haundia sortu dute. Norat doa mundua? Konfiantxa nori eman? Zeri buruz joka? Zoin dira egungo baloreak? Bakotxak bere erantzuna badu, konponbidea emanen duelakoan, aterabide guziak dituelakoan. Salbatzailea nundik etorriko den, ustez kanpotik, nunbaitik ateratuko dela!

Herrialde demokratiko batzuk gobernatzeko arazoak dituzte. Demokraziak bakotxaren hausnarketa galdetzen du, pentsatzeko...

Gogoa hazi | 2024ko Uztailaren 04a

Justizia errestauratibo baten proposamena

Segitzen dugu iragan maiatzaren 23an Herrian (3739 zk.) abiatu gogoetarekin, CIASEren 2021eko urriaren 5eko txostenetik atera behar diren irakaspenak aztertuz. Paris Nanterreko Unibertsitateko Audrey Darsonvilleren lanean oinarritzen gira, 2023ko maiatzaren 15eko "Revue du droit des religions" aldizkarian argitaratua, ["Dissiper les ténèbres", une proposition de justice restaurative] izenburupean.

CIASEk bere lanetan hartu duen metodologia biktimen inguruan...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016