Gogoa hazi | 2025eko Otsailaren 27a

Kristau ez-erlisiosoak

Izenburu hau hartu dut irakurtzen hasi berri dudan liburu batetik: "Jésus pour les non-religieux À¢'€'" Rendre son humanité au prophète de Nazareth" (Ed. Karthala), liburuaren egilea Jacques Musset da, Biblian aditua. Horrela deitzen ditu kide izan zituzten Elizetarik alde egin duten kristauak edo oraino atarian daudenak, Jesusen mezu eta praktika askatzaileak erreferentzia garrantzitsua izaten jarraitzen duelarik beren bizitzan.

Haien ezaugarri nagusia da ez dutela...

Gogoa hazi | 2025eko Otsailaren 20a

Gogoa hazi tituluaz

Gogoa hazten ahal luketen gai batzuen aipatzea liteke beraz kronika honen xedea.

Lehenik ongi ulertu behar genuke zer erran nahi duen euskarak "gogoa" hitz horrekin. "Ez dut gogorik" erabiltzen dugu denek. Kasu horretan frantseseko "envie" hitz horren parekoa da. Serge Blancok errubian aski aipatzen zuen "envie" hura edo Johnny Hallydayk kantatzen zuena "Envie d'avoir envie" delakoa.

Ez da arras bide hortarik ari kronika honen tituluko "gogo" hitzak betetzen duen...

Gogoa hazi | 2025eko Otsailaren 13a

Zein etxetakoa zaitugu, Ines?


"Tandilekoa nauzu. Tandil han duzu, 11.400 kilometrotan, Argentinan. Zuen Iparraldeko kostalde guziko biztanlea kabitzen duen hiri gotorra, hauen artean euskal jatorriko jende anitz". Handik jin zaigu Euskal Herrira Ines Olazabal andere gaztea, euskara zerotik ederki ikasirik, berea eginik, konpainian fin, jori eta gozo erabiltzen duena. Inesek diasporako euskotarrek edo atzerritarrek bezala Euskal Herriaz irudi idilikoa zeukan. Kanpokoek miresten ohi dute...

Gogoa hazi | 2025eko Otsailaren 06a

Konfreriak Euskal Herrian ere?

"Jainkoa Bizia Jendea" saila "Gogoa hazi" bilakatu da. Izenburu aski zabala da. Nik hasteko idatziko ditudanak giristino ikuspundu batetik idazteko gogoa dut.

Berriki Aita Saindua Korsikan izan da herritar edo populuak bizi dituen debozionetaz antolatu gogoetaldi baten karietarat. Debozione horietan, konfreriak Korsikan bizirik dirautenak.

Anai arteko elkarte batzu dira lehenik laguntza baten ekartzeko eri, xahar, ezindu edo beharrean denari. Prosesioneak, kurutzearen bidea,...

Gogoa hazi | 2025eko Urtarrilaren 30a

"Errege" magoak?

Matiuren Ebanjelioa bakarra da magoak aipatzen dituena, haatik errege titulurik eta zenbakirik gabe. Hirugarren mendean Tertullien idazle giristinoak "kasik errege" deitu zituen. "Kasik" hori laster desagertu zen, magoak osoki errege zirelakoan, eta geroztik ustekeria bazter guzietara zabaldu da. Zein ote da titulu horren arrazoina? Ene ustez bi hautu dira, eta ez dakit zein den xuxena. Baina beharbada biek elgar bermatzen dute?

Batetik, ordu hartako jendeen artean erregeak izanez...

Gogoa hazi | 2025eko Urtarrilaren 23a

Jubilau urtea

Eliza katolikoak aurten jubilaua ospatzen du, hogoita bost urtetarik egiten duena. Hastapenean, berrogoita hamar urtetarik egiten zen, Moisen legean galdetua: Berrogeita hamargarren urtea urte saindutzat hartuko duzue eta Jubilau Urteemanen diozue izena. Urte hortan askapena oihukatuko duzue zihauren lurraldeko bizilagun guzientzat: nork bere lurren jabegoa berreskuratzen ahalko du, nor bere ahaideen artera itzuliko da...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016