Gogoa hazi | 2025eko Maiatzaren 01a
Pausatu zauku Frantxoa. Alta, azken hatseraino nahi ukan du bere artaldearen artean egon. Pazko egunaz oraino bere ardi multzoaren itzulia egina zuen. Biharamunean bota du bere azken asperena. Eta nahiz zonbeit hilabete hauetan gaizki zela baginakien, hunen joaiteak jo du mundu guzia.
Inarrosaldi gaitza
Zer atxikiko dugu Frantxoak 12 urtez Aita Saindu gisa uzten daukunaz?
Oroit gira Laudato Si entziklikaren bidez nola bota duen oihu samina...
Gogoa hazi | 2025eko Apirilaren 24a
Lagun batzuek galdegin didate:"Zu, abertzalea izanki, nolaz Ukrainaren alde zaude gerla horretan?". Hona erantzuna: abertzalea izan aitzin, jende bat naiz, beraz jendetasunak gidatu behar nau oroz gainetik. Gerla ote dugu ezadostasunen konpontzeko manerarik hoberena? Abdelkader pastoralean erran nuena errepikatzen dut hemen:
"Gerlak ez dü okerrik xüxentzen /errausten dü deüs eman gabe"
"Galtzaleak ez düke bakerik / arrabantxa bat hartü...
Gogoa hazi | 2025eko Apirilaren 17a
Biak lotuak dira, bat ez dabil bertzea gabe, aldiz ez dira sekulan elkarrekin ber denboran. Gerla egiten ote da bakea aurkitzeko edo bakea bi gerlen arteko denbora ote da? Historiak erakusten du bakea betiko nahia dela eta gatazkak beti eta beti itzultzen direla, nahi ala ez. "Inork ez du aukeratzen gerla gerlarentzat egitea" dio Aristote filosofo greziarrak; beraz bakea gerlaren helburua litzateke? Gerla ote da bakearen lortzeko bide bakarra edo bakeak gerla ezeztatzea ote du bere baitan?...
Gogoa hazi | 2025eko Apirilaren 17a
HARRIAGUE ASTEA.
Apirilaren 10etik 14ra egin dute Uruguaiko Salto herrian Harriague Astea. Aurtengoa zazpigarrena, ardogintzako Pascual Harriague (1819-1894) aitzindari hazpandarra ohoratu eta harek utzi legatua aldarrikatu eta euskaldun gisa ere oroitzeko, ahaleginean partaide baita "Saltoko Euskaldunen Taldea" tokiko euskal etxea. Harriague hogei urte ere ez zituela joan zen Uruguaira eta 1840n Saltora, eta bertan sotoa sortu zuen,...
Gogoa hazi | 2025eko Apirilaren 10a
Segitzen dugu Jacques Musset biblistaren liburuaren irakurketarekin: "Jésus pour les non-religieux À¢'€'" Rendre son humanité au prophète de Nazareth" (Ed. Karthala).
Hiru mende eta erdi baino gehiagoz molde zientifikoan gidaturiko exegesi historiko-kritikoak, Jesusen biografiarik egin ezean (ezinezkoa da), haren itxura bat egiteko parada emaiten du, bere bizitza zernolako hitzetan eta ekintzetan jokatu duen agertuz, zein borroka zail eraman dituen, zein gatazka piztu...
Gogoa hazi | 2025eko Apirilaren 03a
Azkaingo eliza bete betea zen, jende anitz xutik zegoen: Jean-Michel Laduchen ehorzketak ziren. Elizkizuna molde ederrean zihoan, kantu eta otoitz. Huna nun aitzinatzen den Graxi Solorzano. Lekukotasun hunkigarri baten mentura, seguraski kuraia ematen duten hitz goxoez josia, elkartasunaren adierazgarri. Lehen hitzak bide hortarik abiatu ziren baina laster, bihotzaren zolatik heldu zitzaion oihua zela ohartu zen jendea, adi adi zegoela. Eztiki eta fermuki partekatu digu bere kredoa Graxik,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016