Gogoa hazi | 2025eko Otsailaren 20a
Gogoa hazten ahal luketen gai batzuen aipatzea liteke beraz kronika honen xedea.
Lehenik ongi ulertu behar genuke zer erran nahi duen euskarak "gogoa" hitz horrekin. "Ez dut gogorik" erabiltzen dugu denek. Kasu horretan frantseseko "envie" hitz horren parekoa da. Serge Blancok errubian aski aipatzen zuen "envie" hura edo Johnny Hallydayk kantatzen zuena "Envie d'avoir envie" delakoa.
Ez da arras bide hortarik ari kronika honen tituluko "gogo" hitzak betetzen duen...
Gogoa hazi | 2025eko Otsailaren 13a
"Tandilekoa nauzu. Tandil han duzu, 11.400 kilometrotan, Argentinan. Zuen Iparraldeko kostalde guziko biztanlea kabitzen duen hiri gotorra, hauen artean euskal jatorriko jende anitz". Handik jin zaigu Euskal Herrira Ines Olazabal andere gaztea, euskara zerotik ederki ikasirik, berea eginik, konpainian fin, jori eta gozo erabiltzen duena. Inesek diasporako euskotarrek edo atzerritarrek bezala Euskal Herriaz irudi idilikoa zeukan. Kanpokoek miresten ohi dute...
Gogoa hazi | 2025eko Otsailaren 06a
"Jainkoa Bizia Jendea" saila "Gogoa hazi" bilakatu da. Izenburu aski zabala da. Nik hasteko idatziko ditudanak giristino ikuspundu batetik idazteko gogoa dut.
Berriki Aita Saindua Korsikan izan da herritar edo populuak bizi dituen debozionetaz antolatu gogoetaldi baten karietarat. Debozione horietan, konfreriak Korsikan bizirik dirautenak.
Anai arteko elkarte batzu dira lehenik laguntza baten ekartzeko eri, xahar, ezindu edo beharrean denari. Prosesioneak, kurutzearen bidea,...
Gogoa hazi | 2025eko Urtarrilaren 30a
Matiuren Ebanjelioa bakarra da magoak aipatzen dituena, haatik errege titulurik eta zenbakirik gabe. Hirugarren mendean Tertullien idazle giristinoak "kasik errege" deitu zituen. "Kasik" hori laster desagertu zen, magoak osoki errege zirelakoan, eta geroztik ustekeria bazter guzietara zabaldu da. Zein ote da titulu horren arrazoina? Ene ustez bi hautu dira, eta ez dakit zein den xuxena. Baina beharbada biek elgar bermatzen dute?
Batetik, ordu hartako jendeen artean erregeak izanez...
Gogoa hazi | 2025eko Urtarrilaren 23a
Eliza katolikoak aurten jubilaua ospatzen du, hogoita bost urtetarik egiten duena. Hastapenean, berrogoita hamar urtetarik egiten zen, Moisen legean galdetua: Berrogeita hamargarren urtea urte saindutzat hartuko duzue eta Jubilau Urteemanen diozue izena. Urte hortan askapena oihukatuko duzue zihauren lurraldeko bizilagun guzientzat: nork bere lurren jabegoa berreskuratzen ahalko du, nor bere ahaideen artera itzuliko da...
Gogoa hazi | 2025eko Urtarrilaren 16a Lagunarteko solasaldietan, gisa hartako gaia planteatzen denean, erran ohi dut nere belaunaldiak (gerla-ondo berehalakoak), bete-betean harrapatu dituela "Hogeita hamar Loriatsuak" deitzen den aroaren abantaila eta alderdi onak. Erraiten da berrogeita hamar urte barne ezagutu dela hor lehenago bostehun urtez ezagutzen zen aldaketa. Baina, ororen buru, galdera sortzen da: dena onerako soilik izan al da? Azkenean, jendea urosago bizi ote da? Eta zer da urostasuna edo zoriona? Urte...Ezagut zeronen burua
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016