Gogoa hazi | 2025eko Urtarrilaren 09a
Xabierretik Goara
Berrikitan (11/20-12/05) 15 bat lagun, Pello Fagoaga senpertarra barne, ibili dira Indiako hegoaldean. Xabierreko San Frantsesek utzi arrastoen ondotik. Denak hunkituak izan dira han ikusi dutenarekin. Pellok kontaturik, hona hemen laburbildua zer gauza harrigarria bizi izan duten. Euskaldun gehienek badakite Frantzisko Jatsu Azpilkueta 1506an sortu zela Xabierreko jauregian, Nafarroaren alde gudukan ari zen familia batean. Bere anaietarik bi Iruñea...
Gogoa hazi | 2024ko Abenduaren 26a
Lerro hauek irakurtzerakoan, 2024ko Eguberri biharamun honetan oraindik festa giroan gaude. Haurren begi izkinetan pindarren distiran, haur daude oraindik ele eta kantu ederren oihartzuna beharri hegaletan dantzan. Bigarren hatsa hartzeko doia eta Urtats gainean dugu. Eta HERRIA kazeta hau urtearen azkenera heldu denaz geroz, hona desioen garaia...
Aspaldiko istorio batek dio negu mina zela, hotz, bazterrak elurrez estaliak. Urduzeko, (Bizkarsoroko) Montxo delako bat, ez ote zen...
Gogoa hazi | 2024ko Abenduaren 19a
Egun batez Xalbadorri galde hau egin nion: amodio hitza badabilazu askotan zure bertsu edo kantaldietan. Bainan zer da amodioa? Erantzuna hau izan zen: amodioa zer den? Amodioa amodioa da!
Xalbadorren erantzun hori Joxan Artzeri jakinarazi nionean, hau erran zautan:"...Amodioa misterio bat da. Zer da misterioa? Ulertzen ez duguna, gure ulermenaren gainetik dagoena. Ez dut ulertzen, bainan ulertu gabe ulertzen dut. Amodioa denek badakigu zer den. Ez dakigu esplikatzen. Ezin dugu...
Gogoa hazi | 2024ko Abenduaren 12a
Kantika berri hau Xiberoko elizetan zabaldu zen duela urte parrasta bat, bainan Oxkaxeko hegia ezin zuen gainditu. Azkenean erdietsi du euskal koralen biltzarrari esker Ortzaizen, azaroaren 10 horretan. Haatik lapurteraz sortua zen, eta hona zer kariara. Sophie Larrandaburu barkoxtar andere musikariak, Baionan kudeatzen duen gizon koru batentzat eskatu zidan duela beraz urte andana bat, Jean Bordachar kantariaren aire batean. Aire hori Bordacharrek "ondua" zuen Antso Handia pastoraleko kantu...
Gogoa hazi | 2024ko Abenduaren 05a
Gertakari hau eskola giristinoetako ikastetxe batean gertatu da. Pastoraleko animatzaileak laguntzaile eta erakasle guzieri proposamen hau egin die. Nahi zuten guziek, urtean zehar gertatutako ekintza zoriontsu bati pentsatzen zuten, eta esker onezko hitz bat idazten zioten gertaera horren egileari edo sortzaileari. Hola mezu anitz trukatu dira.
Gertaera hortaz mintzatu den pertsonak erran daut zenbat hunkitua izan den. Lehenik pixka bat harritua, gero interesatua eta urtea nola...
Gogoa hazi | 2024ko Azaroaren 28a
Hiru urteko kontsulta eta eztabaiden ondotik, Sinodoa joan den urriaren 26an burutu da. Biltzar Sinodala 368 kidek osatzen zuten, horietatik %75 apezpikuak eta, lehen aldikoz, laikoek. Hauen artean 54 emazteak ziren, denak boto eskubidedunak. Artikulu guziak bi herenen gehiengoz onartuak izan dira. 51 orrialde eta 155 artikuluren bildumak Elizaren gobernantzaren erreforma proposatzen du, parte hartzaileagoa izan nahi duena.
Guziz ezkorra ez izaiteko, Biltzarrak eginiko proposamen...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016