Han eta Hemen | 2017ko Maiatzaren 04a
Euskal Argentina elkarteak aurten 20 urte
Donibane Garazin bildu dira apiril erditsu horretan Euskal Argentina elkarteko kideak, Monika Legarto elkarte buruaren inguruan, Herriko Etxeko gela nagusian, urteko biltzar nagusiaren karietara.
Donibane Garazin bildu dira apiril erditsu horretan Euskal Argentina elkarteko kideak, Monika Legarto elkarte buruaren inguruan, Herriko Etxeko gela nagusian, urteko biltzar nagusiaren karietara. 109 kide ditu elkarteak eta deritzuet ez dagola lo! Xinaurri lana darama urte guzian, Annie Sabarots idazkariak egin duen txostenaren arabera: lokarriak (Argentina eta oro har Hego Amerikako ahaidegoarekin), erakusketak, topaketak, biltzarrak, mintzaldiak, permanentziak, artxiboak... Ez ditugu hemen denak kontatuko, puntu nagusi zenbait halere aipatuko. Hala nola elkarte burua Argentinak Parisen daukan enbaxadorearekin bildu zela joan den irailean Miarritzen, Palazioko hotelean, zinema eta kultura latino-amerikar festibalaren karietara, topaketa gozoa. Eta, bistan da, urteko hitzordu nagusiena elkartearentzat, larrazkenean elkarteak Argentinan barna egin duen bidaia ederra, 34 lagunekin, Necochean bereziki ezin ahantziko ongi-etorria ukanik eta besta ikaragarria bizi izanik. Funtsean, horren lekuko film-dokumentalak ere egin dira, Kanaldudek, TF1 kateak bai eta Arte telebistak, hau ondoko denboretan zabalduko dena. Bidaia hortaz lekukotasun suhar batzuk eman dira biltzar nagusian: Jojo Goyheneix, Daniel Haritchelhar eta Pierra Amestoyrenak besteak beste. Bi urtetarik egiten baita bidaia hori, jakin dugu 2018koa Mar del Platari buruz eginen dela. Aurten bidaia luzerik ez, beraz, baina ospakizun berezi bat halere, elkartearen 20. urtemugarena. Hau ere erran dezagun: Frantzian gaindi baitira Argentinarekin loturak dituzten elkarte zenbait, larrazkenean Aveyroneko "Rouergue-Pigüe" elkarteak ditu ontsalaz topaketa horiek antolatuko eta ez da dudarik hemengo ordezkaritza gogotik juntatuko zaiela harat joanen diren guziei. Biltzar bukaeran, Joanes Laco heletarrak, elkarteko diruzainak, ditu munttoki atxikitzen dituen urteko kontuak agertu. Administrazio kontseilua, orain arte 8 kide zauzkana, lagun berri batez emendatu da ere, Jojo Goyheneix lekunberritarra..032735.jpg)














.295833.jpg)
