Herriz Herri - Senpere (L) | 2017ko Martxoaren 30a

Etxea aipagai Inharrian apirilaren 5ean

Mintzaldi interesgarria behar luke asteazkenarekin, arratseko 19:00etan aurkituko duguna Euskal Etxearen inguruan.

Mintzaldi interesgarria behar luke asteazkenarekin, arratseko 19:00etan aurkituko duguna Euskal Etxearen inguruan. Claude Labat, euskal mitologiaz arduratzen den adituak bere ezagutza erakutsiko dauku, historian zehar nola eraikia zen euskal etxea. Pentsatzekoa da gai hunek Senpertar ainitz bilduko duela Ibarrun Inharria etxerat, etxe hau bera etsenplutzat har laiteke. Senpereko Kultur eta Ondarea elkarteak antolatzen du mintzaldi berezi hau eta dohainik eskainia zauku, ez huts egin.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3394. zbk

Kexaldi batek zahartzen zaitu irriño batek gaztetzen.

Txinako erran zaharra

Gure Hitza | 2017/03/30

Bai Euskarari!

Jean-Louis Harignordoquy

1979an, Piarres Charritton euskaltzain sutsuak Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoko euskaltzale andana bat elkarretaratu gintuen Bai Euskarari lehenbiziko aipaldi handia antolatzeko. Piarresek bere bizitza luzean, ikerketak egin ondoan, zenbat artikulu eta liburu balios ez ditu argitaratu, zenbat elkarrizketa interesgarri entzunarazi irrati bidez!

1979an, Piarres Charritton euskaltzain sutsuak Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoko euskaltzale andana bat elkarretaratu gintuen Bai Euskarari lehenbiziko aipaldi handia antolatzeko. Piarresek bere bizitza luzean, ikerketak egin ondoan, zenbat artikulu eta liburu balios ez ditu argitaratu, zenbat elkarrizketa interesgarri entzunarazi irrati bidez! Badakigu Herria astekariari ere zein atxikia zen. Plazer hartuko zukeen aurtengo biltzar nagusiko berri ukaitea, hain zuzen berritasun bat agertu baita. Oraingo mendeak eskatzen duen bezala, webgune bat badaukagu. Hemendik goiti, beti ordenagailura doazenak eta paperezkoa irakurtzeko astirik edo pazientziarik ez dutenek beren pantailatxoan hartzen ahalko dituzte gure berriak. Nik ere ikusi ukan dut Piarres LaÀ¯'¬'tte kalonje zena, asteartetan Emil Larre bere ikasle ohiaren laguntzen azken artikuluen idazteko tenorean. Oroitzen naiz gain gainetik estimatzen zuela Jamattitt Dirassar oÀ¯'¬'zioko kazetari gaztearen ekarpena....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016