Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Uztailaren 20a

Itsas ondarea ezagutu

"Saltillo" belaontzi mitikoak Donibane Lohizune-Ziburuko portuan eginen du geldialdia, uztailaren 21etik 23ra. Karia horretara, "Donibane Lohizune-Ziburuko badiaren urpeko mapa arkeologikoa. Ondare ikusezina deskubrituz", David Alonso itsas arkeologo eta urpekari profesionalak Herriko Etxean, uztailaren 22an (15:00) mintzaldia emanen du.

Proiektu hunek, badiaren urpeko kultura ondarea baloratzeko xedea du, 2017az geroztik Itsas Begia eta Insub elkarteek egiten duten mugaz gaindiko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Uztailaren 13a

"Udada" festibala

Uztailaren 13an hasirik 15a arte iraunen du "Udada" festibala Moï-Moï kolektiboak sortua du. Festibalaren helburua da, auzoetako herritarren eta lagunen artean harremana sortzea, elkarbizitza aldarrikatzeko.

Pandemia garaian galeria eta kafetegi tipi bat ideki zuen, Udada Artshop izenarekin, hemengo eta munduko kulturak nahasiz. Festibala bide beretik doa, ez du diziplina batean kokatu nahi, baizik eta bizitza heldu den bezala hartzean, topaketak eginez. Ikusgarriak leku...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Uztailaren 06a

Atun besta - Nazioarteko zesta punta txapelketa - Begiraleak: udako dantza kurtsoak

Atun besta

Uztailaren 8an, larunbat huntan iraganen da. Atuna ekainetik uztail hondar arte euskal kostaldean harrapatzen den arraina da. Horregatik Atunaren besta uztaileko bigarren larunbatean ospatzen da. Atun Besta Donibane eta Ziburuko portuaren bi aldeetan iraganen da. Donibaneko partean eguerditik harat, gaua arte, animazio desberdinak iraganen dira, nola ez atunarekin egin apairuak 15€tan proposatua dira (atuna biperrada + bixkotxa).

Nazioarteko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 22a

Herriko bestak

Jondone kari urtero bezala, ekainaren 22tik 26a arte herriko bestak iraganen dira. Gomita luzatua da gorriz eta beltzez jantzirik etortzea, kantuz eta dantzan aritzeko gogoarekin. Egitarau aberatsa proposatua da, zenbaitzuk aipatzekotan ostegunarekin Ducontenian kitorik iraganen den kontzertua Neomak emazte taldearekin (21:30) eta Donibaneko suak larunbatarekin eliza aitzinean iraganen direnak (22:00).

Eskoletako ikasleek besten idekitzearen karietara, Herriko Etxeko balkoitik...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 08a

2023ko beroaldiaren plana: pertsonen kontaketa

Sozial Ekintzarako Herriko Zentroak prebentziorako beren etxeetan isolatuak diren adineko eta ezinduen pertsonen kontaketa antolatzen du. Bero handiak baldin badira, arriskuaren aitzinean, osasun zerbitzuen esku-hartzea behar duten pertsonen zerrenda ukaiteko gisan. 65 urtetik gorakoek eta ezintasunean diren helduek izena emaiteko orria eskura dezakete CCASeko bulegoetan (Augustin Chaho karrikan).


...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 01a

Donibaneko Ikastolaren salmenta - Besten kari adinekoen bazkaria

Donibaneko Ikastolaren salmenta

Herriko bestak hurbiltzen ari direla eta, Donibaneko ikastolak tixerta eta zapi salmenta proposatzen du. Interesatuak direnek di.garapenabatzordea@gmail.com mezua bidali.


Besten kari adinekoen bazkaria

Herriko Etxeak, Donibaneko besten kari, 70 urtetik gora duten pertsoneri, ekainaren 22an...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016