Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 22a
Didier Lafitte gogoan
Didier Lafitte donibandarra Iparretarrak erakunde armatuaren kide izan zen. Duela 40 urte 1984ko martxoaren 1ean frantses poliziak erail zuen. "Didier gogoan" deitu aste beteko omenaldia egina izanen zaio, "Didieren Lagunak" elkarteak antolaturik. Otsailaren 26an, astelehenarekin (21:00) Le Sélect zineman "Génération Autonomistes Basques" filma estreinatuko da, ondotik hitz trukaketa. Asteazkenean, 28an (20:30), La...
Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 15a
Donibane Lohizune - Ziburu Ihauteriak
Otsailaren 16an ostiralarekin (19:00), Sorgin Gaua iraganen da Ziburuko plazan, bertan aperitifa, desfilea, mutxikoak eta kontzertuak izanen dira. Biharamunean, larunbatean (15:30), ihauteri nagusia eginen da, aurtengo gaia: "bidaia on!". Arratsaldean bi herrietako ikastolen dantza eta kantaldia izanen dira Ziburuko plazan, desfilea plazatik abiatu aitzin. Ondotik Zanpantzarren auzia eginen da Luis XIV plazan, Donibane Lohizunen....
Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 08a
"L'homme qui n'a pas inventé la poudre"
Otsailaren 9an (20:00), Tanka gelan "L'homme qui n'a pas inventé la poudre" antzerkia plazaratuko da. Pertsonaia nagusia elbarritua da, bere baitako berri emanen du. 10 urtetik gorakoei zuzendua da. Tokia tanka-saintjeandeluz.notre-billeterie.fr webgunetik har daiteke, edo egunean bertan ordu bat lehenago. Harremanetan sartzeko: 05-40-39-60-87 edo
Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 01a
Igerizain sokorritzaile berrien hartzea
Uda huntarako, bortz hondartza zainduko dituzten 54 igerizain sokorritzaile xerkatuak dira. Apirilaren 19, 20 eta 21ean, bukaerako selekzioa "itsas ikastaroa"-ren bidez eginen da, proba praktiko eta teorikoetan ebaluatuak izanen dira. Atxikiak izanen diren hautagaiak sasoi guzirako engaiatu behar dira, uztaila eta abuztuan hondartzak zaintzeko. Martxoaren 8a arte bada inskribatzeko, bete beharreko dokumentua Herriko Etxean...
Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 25a
Zine topaketa
Urtarrilaren 26an ostiralarekin (18:30), "Apaiz kartzela" dokumentalaren Ritxi Lizartza zuzendaria eta Xabier Amuriza protagonistarekin topaketa izanen da, "Sélect" zinema gelan. Filma euskaraz da, frantsesezko azpitituluekin. Tokia erreserbatzeko www.cineluz.fr webgunetik egin daiteke edo zineman bertan.
Biztanle kontaketa
Urtarrilaren...
Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 18a
"Recto y Solo" dantza emanaldia
Urtarrilaren 20an larunbatarekin, Tanka gelan "Recto y Solo" dantza emanaldia plazaratuko da. Ikusgarri hori Hego Akitaniako eszena nazionalak proposatzen dauku. Aitzin estreinaldian aurkeztua izanen den ikuskizun hura, hiru aste berantago, Chailloteko Antzoki Nazionalean (Paris) izanen da, mundu mailako sorkuntzaren testuinguruan. Pedro Barragánek, Andrés Mar
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016