Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 27a
Traineru estropada
Ekainaren 29an larunbatarekin, Lapurdiko Arraun Taldeak Donibane Lohizune/Ziburuko 32. estropada antolatzen du. Lehiaketa herriko badian iraganen da, hondartza eta Artha digaren artean. Lehenik neskak (12:00) izanen dira eta ondotik mutikoak (17:30). Lehen aldia da ontziak portuan uretaratuko direla.
Lapurdiko Arraun Taldeak jantzi denda ukanen du hondartza ondoan, baita edaritegia.
Xantza on etxeko...
Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 20a
Herriko bestak
Lehengo astean aipatu bezala, asteburu huntan herriko bestak iraganen dira. Egitarau guzia www.saintjeandeluz.fr webgunean ikus daiteke. Ator beltza eta zapi gorria ateratzeko momentua da!
Udako lana
Herriak, ikasturte eta udako bakantzentzat, haurtzain zerrendatzeak antolatzen ditu donibandar familientzat. 16 urtetik gorakoek izena eman dezakete...
Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 13a
Akotzeko bestak
Ekainaren 15 eta 16an, Akotz auzoaren bestak ospatuko dira. Larunbatean, meza iraganen da kaperan (18:00), ondotik kontzertuak karpan. Biharamunean, (11:30) aperitifa izanen da, Zikiro animatuarekin. Informazio gehigarrien ukateko 05-59-26-03-16 deitu.
Herriko bestak
Ekainaren 20tik 24ra iraganen dira herriko bestak. Besteak beste, lehen egunean (21:30), Izarrak taldea...
Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 06a
Bizikleta ibilaldia
Ekainaren 9an igandearekin, herriko Lagunak bizikleta ibilaldi elkarteak antolaturik, bizikleta ibilaldiaren 13. edizioa iraganen da. Izan ere, hiru ibilbide desberdin proposatuak izanen dira, distantzia desberdinekoak. Urdazuri gimnasiotik abiatuko dira ibilaldiak (7:00). Bukatzean sariak banatuak izanen dira. Bertan, bizikleten aparkaleku segurua izanen da, baita jan eta edatekoa ere. FFVélo elkarteko lizentziatuek 2 euro pagatu beharko dituzte,...
Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 30a
Filma
Ekainaren 4an asteartearekin (20:30), Select zinegelan "Negu Hurbilak" filma ikusteko aukera izanen da. Espainian zuen jarduera armatuari betirako amaiera iragartzen du ETA-k eta emazte gazte batek muga pasatzeko helburu bakarrari jarraikiz ihes egiten du. Lehengo mitoen eta gatazka berrien bateragunea den Zubieta mugako herrira heltzen da. Korapilatsua eta labirintoa bilakatzen da haren...
Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 23a
Tanka gelaren hitzorduak
Maiatzaren 25ean larunbatarekin (20:00), Organik Orkeztraren eskutik, "Rhapsôidía" deitu musika ikusgarria ikusteko aukera izanen da. Oren bat eta laurden iraunen du, tokiak 10 eta 20 euroren artean kostako du. Xuxenean scenenationale.notre-billetterie.fr webgunetik eros daitezke txartelak.
Denak bizikletaz!
Maiatzaren 26an igandez (14:00), maiatza bizikletaren hilabetea kari, hitzordua emana da...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016