Herriz Herri | 2024ko Irailaren 12a
Oharrak
Kasu! Herriko Etxeak dei egiten die donibandarrei adi egon daitezen, azken egunetan jendearen etxeetan agertzen diren jendarme faltsuek ebasketak egin dituztelako.
Iparraldeko hondartzen zainketa bukatua
Sartzea dela eta, Zenitz, Lafitenia, Maiarko eta Erromardiko hondartzak ez dira gehiago zainduak izanen. Hala ere, hondartza handiak zaindua izaten segituko du irailaren 22a arte...
Herriz Herri | 2024ko Agorrilaren 29a
Irailaren 4an asteazkenarekin (21:00), "Cage À‚'²" deitu musika eta dantza ikusgarria plazaratuko da. Elodie Sicard eta Bertrand Chamayou artistek, John Cage konpositorearen omenez, dantza eta pianoaren arteko fusioa ikusteko aukera eskainiko dute. Ikusgarriak oren bat eta hogoi minutu iraunen du, sartzea 30 eta 35 euroren artean, kitorik 12 urtetik petikoentzat. Tokia librea izanen da. Informazio gehigarri guziak tanka.saintjeandeluz.fr webgunean atzeman daitezke.
...Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 25a
Gorputz espresio tailerra
Asteburu huntan, gorputz espresioa lantzeko ikastaroa iraganen da Tanka gelan. Scaramuccia elkarteak proposaturik, Fabian Thomé dantzari, koreografo eta zuzendari artistikoak baita Emmanuelle Thomé antzerkilari, gorputz espresio eta antzerki formatzaileak animatuko dute. Tailer hunek, gorputzaren potentziak askatzeko parada eskainiko du, barne energia eta erritmo desberdinak aztertuz. Gorputzaren mugimenduak, erritmoak eta energiak...
Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 18a
Udada, Moï Moï kolektiboak antolatu ekitaldia da. Besta hunek, musika, artea eta gastronomia nahasten ditu. Aurten, 3. edizioa izanen da eta Ducontenia parkean iraganen da uztailaren 18tik 20ra. Festibalean parte hartzeko sarrerak Helloasso webgunean salgai dira. Informazio gehigarrien ukateko: jeanne.collectifmoimoi@gmail.comedo 06-74-60-85-46.
...Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 11a
Mediateka sarearen udako egitaraua
Ekainaren 19an hasi eta uztailaren 20an bukatuko da Larrungo mediateka sareak antolatu egitaraua. Uztailaren 12an, olinpiada ttikiak iraganen dira Foch plazan (14:00). 6 eta 10 urte artekoei zuzendua da. Ondotik, uztailaren 16an, joste haur eta burasoendako tailerra antolatua izanen da herriko mediatekan (14:00), 6 eta 8 urte artekoei idekia dena. Uztailaren 18an, kirol irakurraldia iraganen da Henri Dunant plaza lorategian (10:30)....
Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 04a
Uztailaren 10ean asteazkenarekin (21:30), Alaiak taldeak kontzertua emanen du Luis XIV plazan. Taldeak euskaraz kantatuko du eta urririk izanen da.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016